Marketinaren erritmoan dantzan

Filmak Michael Jacksonen ibilbidea erakusten du: The Jackson Five taldean hasi zenetik izar bihurtzerainoko bidea nola egin zuen. «Interesgarria», pentsatuko dute askok. Baina ez, filma marketin operazio batetik hurbilago dagoelako anbizio narratiboa duen obra zinematografiko batetik baino.
“Kasualitatez”, 1990eko hamarkadatik aurrerako zatia ez da ageri; arrakastaren gailurrean zegoen garairaino mugatzen da kontakizuna. Jacksonen etapa ilunari dagozkion pasarteak ez dira agertzen. Pelikularen begirada, argi eta garbi, abeslariaren alde makurtzen da, irudia garbitu nahi duen kontakizun baten antzera. Gatazka deserosoak ezabatzean, kontakizuna laua bihurtzen da, arriskurik gabea, eta pertsonaiaren mitologia indartzera bideratzen da.
Hala ere, arazoa ez da soilik esaten ez dena, baizik eta kontatzen dena nola kontatzen den. Jaafar Jacksonen interpretazioa eta kontzertuen birsorkuntza txukunak dira, baina egiturak ez du oinarririk; abesti ezagunek lotzen duten uneen segida bat besterik ez da, erritmoak gidatzen duen baina zentzurik aurkitzen ez duen ibilbidea. Michael Jacksonen ibilbideko une gogoangarrienak zeharkatzen dituen lerro kronologiko zuri, seguru eta edulkoratua.
Eta horri guztiari, gainera, gehitzen zaio tonu melodramatiko eta artifiziala. Telefilm kaskarren oihartzuna duten pertsonaiak, baldarkeriaz sortutako gatazkak, eta etengabe azpimarratutako une dramatikoak.
Antoine Fuquak aukera zuen figura konplexu baten itzalak eta argiak arakatzeko, bere kontraesanetan edertasuna eta mina bilatzeko. Baina ospakizun akritikoaren bidea aukeratu du, mito baten inguruan eraikitako irudi adeitsu eta hutsal bat.
Gauza asko ulertzen dira ekoizleen artean Estate of Michael Jackson erakundea ageri dela ohartzean.

«La capacidad de respuesta de Irán ha sorprendido a todo el mundo»

En Euskal Herria cada vez es más fácil contagiarse de ITS

Ejemplo de la traslación del eje del país

«Etor dakigukeen ezgaitasun baterako tresnak prest izatea komeni da»
