Erreferentzien pisuan itota

Paris, 2045. Alma izeneko adimen artifizial batek kontrolatzen ditu biztanleak, zeinak hiru gunetan banatuta bizi diren. Eremu bakoitzak klase sozial bera biltzen du. Egun batean hilik agertuko da adimen artifizialaren sortzailea, eta Salia 2. eremuko poliziaren eta Zem 3. eremuko poliziaren esku utziko dute ikerketa. Premisa interesgarria dirudi, eta neurri batean hala da, baina gidoia azalean geratzen da, laua eta guztiz aurreikusgarria delako. “Blade Runner” edo “Minority Report” filmen erreferentzia nabaria da, baina filmak ez du nortasun propiorik; zientzia-fikziozko ehunka filmen nahaspila hutsa dirudi, ezer berririk eskaintzen ez duen kontakizun batean oinarritua.
Oso gutxi kontatzen duten elkarrizketa erredundantez beteta dago, hitzak pilatzen dira, baina zentzuak ihes egiten du, eta ikusleari azken zirrikituraino azaltzen zaio guztia. Pertsonaiekin ere antzeko zerbait gertatzen da, klixe ibiltari hutsak dira.
Gehiegizko azalpen narratibo horrek erritmoa apurtu eta tentsio oro ezabatzen du. Irudiaren indarrean konfiantza jarri beharrean, gidoiak etengabe azaltzen du, errepikatzen du, eta azpimarratzen du, ikuslea inozoa izango balitz bezala. Thriller generiko baten atzaparretan harrapatuta geratzen den distopia eder baina hutsala da.
Jimenezek akziozko zenbait eszenatan eta sekuentzia batzuen erritmoan trebezia erakusten du, eta horiek, neurri txiki batean, filmaren interesa mantentzen laguntzen dute. Baina, era berean, une horiek azkar desegiten dira interesari eusteko gai ez den gidoi baten erruz.
Bisualki zuzena den, baina narratiboki hutsunez betea dagoen proposamena da azken batean; funtsean, jada ehunka aldiz esploratutako genero baten barruan, bere erreferentzien itzalean bizi den lan arrunta da.

«La capacidad de respuesta de Irán ha sorprendido a todo el mundo»

En Euskal Herria cada vez es más fácil contagiarse de ITS

«Etor dakigukeen ezgaitasun baterako tresnak prest izatea komeni da»

El PNV mantiene al ralentí la Reserva de Urdaibai
