G. FAUVEAU

BAXOA OSOKI EUSKARAZ EGITEKO GALDEZKA BERRIZ

Baxo azterketa euskaraz egin ahal izateko borrokak emaitza batzuk utzi ditu asteotan. Albiste «baikorra» delakoan, Seaskak bertan behera utzi du larunbaterako Bordelen deituta zuen manifestazioa. Ikasleak, ostera, ez dira konforme zati bat egitearekin, eta atzo Baionako Bernat Etxepare lizeokoek gelak utzi eta suprefeturan elkarretaratzea egin zuten, proba oso-osorik euskaraz egin nahi dutela aldarrikatzeko. Egoera islatzearren, urez erdiraino beteriko edalontziak utzi zituzten, beste erdia betetzea Ministerioari dagokiola adierazteko.