Asteak emana
Lau urtean behin. Munduko Txapelketaz ari naiz. Eta aurten dator. Zaleak irrikan, jokalariak entzuteko. Entzuteko bai, ondo esan dut, zergatik galdera ba? Ikusteko? Ikusteko ere, baina entzuten ikusteko. E? Zer? Futbola? Zer futbol eta futbol-oste! Zertaz ari zara zu? Euskal Munduko Bertsolari Txapelketaz ari naiz, demontre! Dagoeneko abian da txapelketa berria. Honetan erritmoa eta errima nagusi; beste hartan erritua eta golen balantzea, potoa txartel gorriaz zigortua, hori bai. Konparazioan zerikusirik ez! Zer entzunik ere ez! Tira, Murgoitio, harira! Zer ekarri du asteak? Denetariko saltsa. Iparraldean, non PNBk enea galdu duen, ene, ene! Ardiek Kanboko Marienea hartu dute larratzen ibili eta laborantzarako lurren izaera aldarrikatzeko edo, pozgarria. Zer den PNB? Galdetsu zaude gaur gero, balizko irakurle zaren hori! Zer izango da, bada? Punjab National Bank ote? Ama, ama! Hamaika galdetzeko gara!
Tira, ia behingoz hariari eusten diodan! Bada bai, Hegoaldean momentuz PNV, edo BMW auto-determinazio kontuetan, izaten segitzen duen alderdiak hiri handietan udal agintari izan daitezkeenak berritzen hasia da, datozen hauteskundeei begirako beroketa modura. Hortaz, Plan Renove moduko bat. Ez dakit zer pisu hartuko duten berritze horretan eredu entxufagarriek; autonomia kontua, funtsean.
Bizi Natura! Hainbeste propaganda eta bai zera! Ez nuen, bada, nik uste kamera gehiago jarriko zituztela aireportuko irtenbidean! Kimera! Diren guztiak Biosfera Erreserban ipini dituzte. Hau ezustekoa! Hainbeste putre egonda etxebizitza erreserbetan! Eta aldi berean Legebiltzarrean euskara eskakizunak estugunean; Kantauriko Ormuz edo. Konturatu zarete? Jelkideek berba hartzen dutenean “Angles Morts” kartela jartzen dute atrileko ezkerreko aldean. Konturatu! Amen!

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Potaje de causas contra el PSOE de Sánchez cocinado por UCO y UDEF

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan

Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»
