G.I.
HERNANI
DOSSIER 137

Polizia basakeria, thriller baten testuinguruan

Dominik Moll zinemagileak sistemaren anbiguotasun moralean eta eremu grisek markatutako ikerketa batean murgilduko gaitu bere film berrian, “Dossier 137” delakoan (“Case 137”). Thriller bizi honek poliziaren barne-mekanismoetan eta ikertzaileek beraiek zeharkatu behar dituzten dilema etikoetan jartzen du fokua.

Stephaniek, Barne Arazoetako polizia-agenteak, Parisko manifestazio tirabiratsu eta kaotiko batean larri zauritutako gazte bati lotutako kasu bat argitu beharko du.

Polizia-indarkeriaren frogarik aurkitu ez arren, kasuak maila pertsonalean asko eragingo dio, biktima bere jaioterrikoa dela jakiten duenean. 137. kasua zenbaki huts bat baino askoz gehiago bihurtuko da berarentzat.

JAKA HORIEN PROTESTA MUGIMENDUA

“Dossier 137” filma Estatu frantseseko tentsio sozialaren testuinguruan kokatzen da, bereziki Jaka Horien protesta-mugimenduaren garaian. Mugimendu horren jatorria erregaien garestitzearen ondorioz Estatu frantseseko Gobernuak ezarri nahi zituen igoeren aurkako jarreratik sortu zen. Protesta oso zabala izan zen, batez ere errepideetan gauzatu zena, trafiko-mozketekin, manifestazioekin eta mugen itxierekin.