Aitor KARASATORRE FOKU
BEGIRADA

Alarde baztertzaileak ez du aurrera egin nahi

Iaz sinatu zuten aurrenekoz Hondarribiko Udalak, Jaizkibel konpainiak eta alarde tradizionalaren ordezkariek hiru aldeko hitzarmena, auziari konponbide bat bilatze aldera. Laster, ordea, alarde baztertzaileak uko egin zion adostasun batera iristeko erabaki horri. Aurten, Hondarribiko alarderako bi aste eskas falta diren honetan, Udal Gobernuak iragarri du azken urtean buru-belarri ibili dela bi alardeen arteko akordio bat lortzen saiatzen. Baina Alarde tradizionalak Udalaren bitartekaritza lanei uko egin die. Ez dute borondaterik.