Bi istorio, kontakizun bat

«Maitasun sua» hitz jokoarekin ari zaigu idazlea, maitasunaz hitz egiteko aitzakia, baina baita maitasun horren ondorioz sutan bukatzen zutenen istorioa kontatzekoa ere. Eta, neurri batean, garai batean debekatuta, zigortua, zapaldua izan zen homosexualitatea, gaur egun ere, distantziak gordeta, egoera ez-normaltzat hartzen da, bitxia, arraroa... eta horretaz ari zaigu Ekain, Jose Luisez maitemindurik dagoen gaztea.
Baina nobela hau ez da didaktikoa edo irakasgai moduan erabiltzeko idazlan bat; egileak kontakizun bizia, entretenigarria, irakurlea harrapatzen duen istorioa kontatzen digu, eta, horretarako, bi istorioren arteko kontakizuna egiten du, bi garai, bi istorio, bi maitasun... baina, finean, kontakizun bakarra; eta, alde horretatik, eskertzekoa da argumentuak ematen zuen, edo ahalbidetzen zuen errazkeriatik alde egin izana. Eta eskertzen da, era berean, idazlanaren atzean dagoen seriotasuna, irakurlearekiko eta genero literarioarekiko.
«Maitasun sua» abenturazko nobelatzat har daiteke, maitasun istoriotzat, baita historikotzat ere, baina, batik bat, ongi idatzitako nobela entretenigarria dugu.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
