Aiert GOENAGA
ZURI-GORRIEN ORROAK

«Fußball ist kein Telefonsex» (II)

Hauxe izan daiteke, igandeko partidua ikusteko euro bat minutuko ordaindu zuten Realeko zale batek (RZ aurrerantzean) eta Athletic-eko zale batek (AZ aurrerantzean) derbian zehar bizitakoa.

Arestian... RZ: «Ederra hamaikakoa, Jagoba, gaur bai!!» / AZ: «Gaur Elustondo ez da izango titular? Kaka zaharra!».

1. min... RZ: «Talde honekin atzean sartu eta autobusa aparkatu behar dugu? Ederto hasi gara!» / AZ: «Bueno, badirudi baloia guri utziko digutela». (klank, lehen euroa itsulapikora)

12. min... RZ: «Kontuuuuz!» / AZ: «Pufff, zer izan da hori?». (Klank, hamabigarrena)

13. min... RZ: «Eeeeee, cabrón, hijoputa, maricón, español, cerdo!» / AZ: «Hau ere badugu?». (klank, hamahiru)

18. min... RZ: «Badatoz berriz, ea kontran harrapatzen ditugun» / AZ: «Bai Ander, bai! Jodeeeer, ze ostia da hori? (klank...)

24. min... RZ: «Kontuuuz!» / AZ: «Goooouuuuuiiiii!!! Baina Gurpegi! Begiak itxita? Gau Erromako zubiari ere ez diogu golik sartuko!». (klank)

25. min... RZ: «Eeeeee, cabrón, hijoputa, maricón, español, cerdo!» / AZ: «Gaueko abestia». (klank)

40. min... RZ: «Bagoaz gorantz, ea bat sartzen diegun» / AZ: «Orain bat sartzen badigute akabo».

42. min... RZ: «Gooooooooooool!!!!» / AZ: «Oraintxe bai ez dagoela zereginik». (klank)

45. min... RZ: «Ze gustura jango dudan bokata» / AZ: «Eta orain kanpoan erositako patata tortilla lehorra jatera». (klank)

46. min... RZ: «Ea nola doan bigarren zatia» / AZ: «Beste hiru zatirekin ere golik ez gaur, ea nahasten naizen!». (klank)

52. min... RZ: «Eskuaz ukitu du?» / AZ: «Penaltiiiiiiii». (klank)

58. min... RZ: «Athleticeko hauek gol bat sartzerako...» / AZ: «Noizko Iñaki Williams-en debuta?». (klank)

68. min... RZ: «Uuuuuuff!!» / AZ: «Elustondo orain? Sasoi onean!». (klank)

76. min... RZ: «Bai, bai, goooouuuiiii!! Zutoin ostia hori!!» / AZ: «Ederretik libratu gara...». (klank)

78. min... RZ: «Asko Elus, Asko!» / AZ: «Joder, hau ere internazional egin behar dugu?». (klank)

90. min... RZ: «Ea ez duen asko luzatzen» / AZ: «Ea bost minutu luzatzen dituen!». (klank, azken euroa)

92. min... RZ: «Goooooooooooooool!!!!» / AZ: «Ez du eskuaz kontrolatu? Bueno, zer axola dio orain ba...». (90 klanka osteko minutu estra)

Anoeta kanpoan... RZ: «Ez dakit gure merituz ala besteen merituz irabazi dugun, baina aupa Reala! Hori bai, gaur zelaian ikusiak ez dit «kanadienserik» muntatu» / AZ: «Kaka, 90 euro zaborretara eta kuleroak lehor-lehor!»

Normala, euskal derbia ez baita telefono bidezko sexua.