J.L.
Urrezko aizkora

Urrotzen hasiko dira lanean B multzokoak

Behin A multzoa amaituta, B multzoa hasiko da, izan ere, bihar 17.30etik aurrera abiatuko da Urrozko pilotalekuan. Erasun eta Rekondo izango dira alde batetik, eta bestetik, Atutxa II.a eta Mugertza II.a. Bi bikoteentzat lehen saioa izango da, eta garrantzitsua izango da garaipena lortzea, horrela finalerdietan izateko urratsa egingo baitute.

Zilarrezko mailan bi jardunaldi jokatuko dira. Bata, gaur izango da Zeraingo pilotalekuan, 19.00etatik aurrera. B multzoko azken saioa jokatuko da, eta hiru bikote batera arituko dira finalerako postu baten bila.

Larrañaga eta Mugertza III.a, Zaldua eta Dorronsoro eta Erdozia eta Beltza. Bihar, berriz, Urrotzen izango da ekinaldia. 12.00etan hasita. Daniel eta Iker Vicente, Mieltxo Mindegiaren eta Juan Rodriguezen aurka neurtuko dira. Azken hauentzat lehen norgehiagoka izango da, bigarrena, aurrekoentzat.