GARA BILBO

Jon Juaristi eta Karmelo Landa Gabriel Arestiz arituko dira gaur Bilbo Zaharra Forumean

Gabriel Arestiren «Harri eta herri» poema liburua izango du hiruhileko honetan Bilbo Zaharra Forum ekimenak gaitzat eta gaur arratsaldean hitzaldia izango da Euskaltzaindiaren egoitzan, 19.00etatik aurrera. Gaurko gonbidatuak Jon Juaristi idazlea eta Karmelo Landa EHUko irakaslea izango dira. Juaristik harreman zuzena izan zuen Arestirekin, zeinak, hil aurretik, bere poesia guztiaren argitalpenaren arduradun izendatu zuen. Landak sakonki aztertua du «Zuzenbide Debekatua» poema liburua. Bihar, toki eta ordu berean, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda arituko dira.