ZIENTZIA | argitalpen onena

Flysch-ean azken 66 milioi urteetako geologia zehaztu dute ikerlan batean

Geologoek gero eta zehatzago jakin nahi dituzte Lurreko gertaerak, adibidez, mendigune bat eratzeko zenbat denbora behar den. EHU/UPVko ikerketa batek 2013ko argitalpen onenaren saria jaso du Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuaren «Boletín Geológico y Minero» aldizkari espezializatuan. Saritutako lana Aro Kretazeoaren azken hiru milioi urteei buruzkoa da, eta xehetasun handiz azaltzen ditu duela 66 milioi urte jazo ziren gertaera magnetiko, klimatiko eta biologikoak. Egileek ziklo astronomiko horiek aztertutako geruzen sedimentazioan sortzen dituzten efektuak bilatu dituzte: geruzok flysch motako segida bat dira (sedimentu jatorria daukaten arroka-serieak, arroka gogorren, karezkoen eta bigunagoen geruzak txandakatuz eratzen dena), sakoneko itsas arroan pilatzen dira, eta Sopela, Zumaia eta Hendaiako amildegietan agertu.