Larretxeak eta Harizmendik gozatuz hasi dute Binakakoa

Larretxeak eta Harizmendik inongo arazorik gabe irabazi zuten atzo Berezkoen Binakako Txapelketako partida, 40 eta 11 hartu baitzituzten mendean Intxauspe eta Ducassou I.a.
Partida nolakoa izan zen jakiteko ez dago emaitzari begiratu besterik, horrekin dena esanda geratzen baita. Hasiera batean, Intxauspek Amuletekin aritu behar zuen. Bikote gazte honek ikusmin handia piztu zuen, baina Amuletek min hartu du, eta bere ordez jardun zen Ducassou anaietan zaharrena. Gainera, atzo ez zuen oso egun ona izan, atzean Harizmendik nahi bezala erabili baitzuen Itsasuko atzelaria. Aurreneko kintzetan emozio apur bat izan zen, baina berehala joan ziren markagailuan aurrera garaipena lortu zuten pilotariak, eta berehala ikusi zen alde handia izango zela.
Hala, Larretxeak eta Harizmendik oso erraz lortu zuten garaipena, eta ezin esan norgehiagoka ikustera Armendaritzeko trinketera joan ziren zaleek gozatu handirik hartu zutenik partida ikusten.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
