Jon LEUNDA
Top 14

Avironek etorkizuna du jokoan gaur Bordeleren aurka

Zuri-urdinek garaipena ezinbestekoa dute jaitsiera arriskutik ihes egiten jarraitzeko. Galduko balute, egoera asko okertuko litzateke Lapurdi aldean.

Baionako Avironek garrantzi handiko norgehiagoka jokatuko du gaur 18.30ean Jean Dauguer estadioan, izan ere, aurrean Bordele izango du. Azken hauek mailari eusteko txartela ia eskuetan dute, baina oraindik final laurdenetako txartela ere lor dezakete. Beraz, Jean Dauguer zelaira garaipenaren bila etorriko dira. Avironek ere, gutxienez lau puntu behar ditu jaitsierako postuetatik ihes egiten jarraitu ahal izateko.

Baionako taldea oso indartsu agertu izan da etxean. Baionan jokatu dituen partidetatik bi besterik ez ditu galdu. Okerra, ordea, etxetik kanpo jokatzen duenean agertzen da, partida bakarra irabazi baitu, nahiz eta horrek balio handia izan zuen, auzoko taldearen aurka irabazi baitzuen.

Zaleek ere talde zuri-urdina ez dute bakarrik utziko, Jean Dauguer estadioko harmailak beteko baitituzte. Bordeletik ere etorriko dira zaleak, haiek ere asko dutelako jokoan. Emoziorik ere ez da faltako, euria iragartzen baita; horrek errugbian aritzeko baldintzak zailtzen ditu, baina aurtengo denboraldian horrelako partida asko izan dira.

Avironeko entrenatzaileak honako jokalari hauek deitu ditu gaurko partidarako: Igiñiz, Van Rensburg, Etrillard, Roumieu, Muller, Tialata, Boutaty, Fa'aoso, Senekal, Marmouyet, Monribot, Fonua, Haare, Puricelli, Bielle, Rouet, Brett, Fernandez, Ugalde, Ahoeteiloa, Rocokoco, Fuster, Bustos Moyano, O'Connor eta Spedding.

Biarritz

Ordu berean, Biarritzek Perpinyan jokatuko du. Lapurtarrek matematikoki aukeraren bat izan dezakete mailari eusteko, baina beraiek ere badakite mirari handi bat beharko luketela mailari eusteko. Beraz, hemendik aurrera presiorik gabe jokatzeko moduan izango dira.

Hala ere, Olympiquek geratzen zaizkion partidetan duen guztia eman behar du. Hasteko, duten maila erakusteko, eta gainerakoei zor dien errespetuarengandik ere bai. Gainera, talde askok ikaragarri izango dute jokoan hemendik aurrera.

Horietako talde bat, gainera, Perpinya bera da. Kataluniarrak mailari eusteko borroka horretan dabiltza. Biarritzek irabaziko balu, sekulako mesedea egingo lioke Avironi. Izan ere, Baionakoek irabaziko balute, aldea aterako liekete Perpinyari.

«Plazer handi bat da Biarritzen jokatzea, eta geratzen diren partidetan ahalik eta lanik onena egin nahi dugu. Perpinyara irabaztera goaz. Haiek asko dute jokoan, mailari eusteko borroka horretan baitabiltza. Guk ere geure ahalegin guztia egingo dugu irabazteko, eta pentsatzen dut horretarako aukerak izango ditugula», esan zuen atzoko entrenamenduaren ostean Erik Lund Biarritzeko jokalariak.

El Ampo Ordizia se enfrenta al Quesos Entrepinares en un buen momento

El partido que van a jugar mañana a las 12.30 el Quesos Entrepinares y el Ampo Ordizia será el más atractivo de la jornada. El choque es muy complicado, pero los goierritarras llegan en un buen momento al duelo.

Media hora antes, el Bizkaia Gernika juega en Vigo un partido crucial para alejarse del descenso. Hoy, a las 17.00, el Hernani recibirá la visita del Ciencias, mientras que a la misma hora, el Getxo Artea recibirá al Bathco Independiente Santander.

En Primera Femenina, por su parte, el Getxo Artea recibirá la visita del Cisneros. Las vizcaínas buscarán el segundo triunfo de la temporada a costa de las madrileñas. J.L.