Gaztedik abantaila handiarekin ekingo dio azken saioari
640ko azken saioa jokatuko da gaur, Leioan, 17.30ean, Bulebard Udondon, eta Gaztedik ezin du alferrik galdu azken saiora daraman abantaila.
Orain arte jokatu diren bi ekinaldiak irabazi egin ditu, eta bi punturen aldearekin hasiko du pisu honetako azkeneko saioa. Goiherri A doa bigarren, eta honakoan ere orain artekoa ikusita ez dirudi gorriak sailkapeneko postu hori baino atzerago geratuko direnik.
Hirugarren posturako ere borroka handia dago Mutrikuren eta Gaztedi B taldeen artean. Puntu bateko aldea kentzen dio talde gipuzkoarrak bizkaitarrari, eta gaur urdinak aurretik geratzen ez badira, kitarakoa jokatu beharko dute. Goiherri B, Gaztedi C eta Getxo ere han izango dira lanean, baina bosgarren postutik atzera gauzak nahikoa erabakita daude azken saioa hasi aurretik ere.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
