Denborak ez du etenik...
Idazki honen bitartez, lehenengo eta behin, gure esker ona bihotz-bihotzez adierazi nahi dizuegu Ibon Fernandez Iradiren askatasunaren alde hainbat ekitalditan parte hartu duzuen guztioi, burutu diren eta oraindik egin beharko diren mobilizazioak guztiz beharrezkoak baitira Ibonen egoera salatu eta bere kaleratzea lortzeko.
Esker oneko gaude, senide eta herritar askoren gertutasuna jaso dugulako. Baita inguru hurbiletik harantzago jo ditugun ateak jo ondoren jaso dugun erantzunarekin ere.
Nahiz irudi batek mila hitz baino gehiago balio, argazki bakar batek ezin izan du, joan den larunbatean bere herrian, Ibonek jaso duen elkartasuna jaso. Kezkatutako aurpegiak poliki irribarretsu bilakatzea lortu zen. «Epoitaitaie» herriko abesbatzaren ahotsetan entzuterako Porrotxek esku jolasean jarri gintuen, eta ordurako bihotzetik ari ginela konturatuta geunden. Horrek eta konfiantzazko medikuak gaixorik dauden preso larrien inguruan egin zigun hurbileko argazkiarekin, gerturatutako guztien nahia oso garbi sentitu genuen.
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, joan zen ostiralean Frantziako epaimahai batek Ibonen zigorraren etena agindu zuen, baina honetarako bi baldintza jarri zituen:
-Aurretik beste epaiketa batean, Iboni Estatu frantsesean bizitzeko ezarri zitzaion debekua (zigorra bete ondoren, noski) epaimahairen batek kentzea. Honek praktikan esan nahi du, gutxi jota, Ibonek epaiketa hori izan arte kartzelan jarraitu beharko duela, eta gero ikusi beharko dela Frantzian bizitzeko debekua kentzen dioten edo ez.
-Bigarren baldintza (Frantzian bizitzeko debekua kenduz gero), Pirinio Atlantikoaren departamenduan ezingo lukeela bizi da.
Ibon eta larriki gaixo dauden presoen egoeraren aurrean: gero eta gehiago gara Lasarten kezkatuta gaudenak. Beste herrietan herritarrak elkarrengana gerturatzen ari dira. Saretzen, bidegabekeriei pasatzen utziko ez dien sare sendo bat poliki josten ari diren artean, Lasarten ere ikusi dugu elkartu gaitezkeela presoen giza eskubideen alde. Gaixorik larri dauden presoek osasun eskubidea daukate, zigorra eten eta behar duten tratamendua duintasunez jasotzeko eskubidea daukate. Ibonek orain behar du tratamendua.
Gaixotasunek tratamendu egokirik gabe okerrera egiten dute. Eta horrelako luzamendu judizialak sufrimendu erantsia dakarkio Iboni. Horregatik uste dugu gure esku dagoen guztia egin behar dugula luzapen judizial hori ahalik eta laburrena izan eta Ibonen aldeko ebazpena izan dadin.
Datorren igandean, Okendon (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) bilduko gara berriz, 20:00etan. Plazara aterako dugu Ibon eta gainontzeko preso gaixo larrien eskaera.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
