Hasi da ikuskizuna Huntington Beachen
Nesken munduko txapelketarekin batera bestelako txapelketak ere izango dira.
Gaurtik aurrera Huntingtonen (AEB) dira munduko nesken itzuliko (Women's World Championship Tour) hamasei lehiakideak. Hamar txapelketek osatzen dute aurtengo WWCT zirkuitua eta Kalifornian aste honetan egiten ari direna itzulikoa seigarren proba da.
Iaz, Carissa Moore izan zen txapelketa honetako irabazlea eta egun bera da ranking orokorrean buru. Tarte txikiarekin Sally Fitzgibbons australiarra dago uneotan bigarren postuan, eta, hirugarren postuan, berriz, Stephanie Gilmore.
Huntingtoneko txapelketa oso ospetsua da, jende eta diru gehien biltzen dituen txapelketa mitikoa baita. Nesken munduko txapelketarekin batera, PRIME kategoriako mutilen txapelketa ere egiten da, eta, horrez gain, skate txapelketa eta erakustaldi ikusgarriak ere egiten dira.
Ikuskizuna hasi da Huntingtonen eta aste honetan albisteak bata bestearen atzetik etorriko dira Kaliforniako kostaldetik. Beraz, adi egoteak merezi du.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
