Goiherrik txapela jantzita amaitu du
Goiherrik irabazi du denboraldiko azkeneko txapela. Atzo jokatu zen 580ko hirugarren eta azkeneko jardunaldia, eta Goiherrik saioa irabazteaz gain, gero kitarakoa ere jokatu behar izan zuen, eta han txapela segurtatu ahal izan zuen.
Gaztedi abantailarekin iritsi zen azkeneko jardunaldira. Lehen saioan bigarren amaitu zuen, eta aurrekoa, lehenengo. Gaztedik, aldiz, lehen jardunaldia irabazi egin zuen, baina bigarrenean, aldiz, hirugarren amaitu zuen.
Beraz, azkeneko jardunaldira Gaztedi iritsi zen aurreneko, eta kontuan hartuta aurreko hiru txapelak ere berak jantzi zituela, oraingoan ere faborito nagusiak ziren. Goiherrik, ostera, ez zuen denboraldia txapelik gabe amaitzeko asmorik, eta azkenean garaipena lortu zuen atzoko jardunaldian, eta sailkapen nagusian Gaztedirekin berdinduta geratu zen. Ondorioz, txapela erabakitzeko kitarakoa jokatu beharra zegoen, eta hori Goiherrik bereganatu zuen, eta ondorioz txapela ere bai, denboraldiko aurrenekoa.
Bigarren postua izan zen Gaztedi A taldearentzat, baina inongo aitzakiarik ez dauka Laukizko taldeak aurten egin duen denboraldiak, lautik hiru txapela lortu baititu, eta onenak izan dira.
Gaztedi B zen atzo txapela lortzeko aukera zeukan hirugarren taldea, baina Laukizkoen bigarren taldeak hirugarren postuan amaitu zuen, eta honekin sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu zuen.
Ondorengo hiru postuetarako borroka handia izan zen. Mutrikuk, Goiherri B taldeak eta Gaztedi C taldeak berdinduta amaitu zuten, eta lehen zeuden postuak mantendu egin zituzten. Horrela, sailkapen nagusian, Mutrikuk laugarren amaituko du, Gaztedi C taldeak bosgarren, eta Goiherri B taldeak, berriz, seigarren.
Azken postuan geratu da Getxo. Lehen ere azkena zegoen, eta atzo etxean aritu behar zuten arren, ez ziren agertu, eta punturik batu gabe amaitu zuten saioa.
Honekin amaitu da aurtengo Euskal Herriko denboraldia. Gaztedik eraman ditu hiru txapel, 680, 640 eta 600eko mailetakoak; 580koa, berriz, Goiherrik. Orain abuztuaren amaieran jokatuko den Munduko Txapelketa geratzen da eta han izango dira Euskal Herriko Txapelketan aritu diren talderik gehienak, Gaztediko eta Goiherriko lehen taldeak buru direla.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
