Muturreko kirolak eta musika batuta, Surfing Deba jaialdia igandean amaituko da

Ostegunean hasi zen Gipuzkoako kostaldeko udalerrian Surfing Deba jaialdia, eta igandean bukatuko da.
Ekitaldiaren antolatzaileen hitzetan, Debako ekimena izan zen «ohikoak ez diren» muturreko kirol erakustaldiak eta musika doan eskaintzeko helburuarekin sortutako lehenengoa.
Surf, stand-up, skate eta slackline ikastaroak, zinema, kontzertuak eta askoz ekintza gehiago biltzen ditu Debako Udalak eta Yako Surf Eskolak elkarlanean antolatutako lau eguneko jaialdiak. Ostegunetik hasita, ekitaldi ugari egin dituzte. Atzo, esaterako, Slackline Eguna ospatu zuten. Gaurko egunez, berriz, goizeko hamarretan herriko surf eskolan Yako Festa egingo dute, eta egunean zehar, doako ikastaroak eta erakustaldiak izango dira. Gauean, Trasteau Band, Mambi Beat, Argizulo Club Station and Featuring Sister eta Kata and Pini taldeek kontzertua emango dute.
Jaialdia amaitzeko, igandean Xtreme Eguna egingo dute surf eskolan.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
