Itzelezko tuboak eta ikuskizuna nagusi Tahitin
Datozen orduetan jakingo da Teahupooko txapela nork eskuratzen duen.
Itzelezko olatuekin hasi zen Tahitiko txapelketa datozen orduotan amaituko da. WCT itzuliko zazpigarren txapelketa da Teahupooko olatu beldurgarrian egiten ari direna eta aurtengoan ere sekulako ikuskizuna eskaintzen ari dira lehiakideak.
Lehen txanda hasi bezain laster tubo ikaragarriak ikus zitezkeen on line jarrai daitekeen munduko txapelketan, eta, hain zuzen ere, tuborik hoberenak egiten dituen surflaria izango da txapela eskuratuko duena.
Egun Gabriel Medina brasildarra da buru ranking orokorrean, baina gauzak aldatu egin daitezke txapelketaren ostean. Aritz Aranburu zarauztarrak ere postu hobea lor dezake rankingean Teahupoon lortutako puntuei esker.
Tahitiko lehiaketa amaitu eta oso gutxira, Kalifornian izango da WCT itzuliko zortzigarren txapelketa, Trestlesen, irailaren 9tik 20ra bitartean.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
