Larretxea eta Rekondo Txapeldunen Ligan neurtuko dira
Jon Rekondo eta Donato Larretxea neurtuko dira bihar 12.00etan, Urbigain pilotalekuan (Erriberagoitia). Bi aizkolarientzat puntuak garrantzitsuak izango dira. Aizkolari bakoitzak sei lan ezberdin egin beharko ditu, eta denetako denborak batu ostean, jakingo da zein aizkolarik lortuko duen garaipena. Irabazteko faboritoa Rekondo da. Leitzarra Nafarroako Lehen Mailako finalean 2. postua lortuta dator, eta garaipena eskuratzeko gogoz plazaratuko da gaur.
Dena dela, zaila dirudi iraupen probara arte ezer erabakitzea. Hor dauden saio motzetara primeran moldatzen da Larretxea, eta saiatuko da Rekondo estutzen.
Lan laburretan ere enborrek zerikusia izaten dute, eta horrek ere erabaki dezake, baina gauzak normal joaten baldin badira, azkeneko ekinaldiak erabaki beharko luke biharko norgehiagoka.
Harri-zulatzea
Basaurin, bihar 12.00etan, Bizkaiko harri-zulatzaileen finala jokatuko da. Kabiezes, Trapagaran, Burdin Gazteak, Errekatxo, Gallarta, Las Karreras eta KZ Kolpeka izango dira lehiatuko diren taldeak.
Joan den astean jokatu zen Euskal Herriko finala, eta Trapagaranek irabazi zuen txapela. Beraz, ez zen ezusterik izan. Amaieran 15 zulo eta 10,20 zentimetro egin zituen Trapagaranek.
Bigarren postuan Kabiezes sailkatu zen, eta eurek 14 zulo, eta 1,8 zentimetro egin zituzten. Hirugarren Burdin Gazteak sailkatu zen, eta 12 zulo eta 4,8 zentimetro egin zituen. Laugarren, Las Karreras sailkatu zen 11 zulo eta 11,6 zentimetroko markarekin. Bosgarren, 10 zulo eta 5 zentimetrorekin geratu zen Gallarta. Seigarren Errekatxo sailkatu zen 10 zulo eta 2 zentimetroko markarekin. Azkena, berriz, KZ Kolpeka sailkatu zen, eta talde honek 4 zulo eta 10,5 zentimetro zulatu zituen. Trapagaran taldea izango da txapela lortzeko faboritoa, une honetan denen gainetik agertzen baita.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
