Pantokratorraren hiztegia
Zuldarrak ateratzen zaizkit hagintariak gizakiak direla gogorarazten zaigun bakoitzean. Badakit, esan nahi zaigu ez garela elkarren diferenteak (...). Hamaika tasun eta hamabi keria denok berdinak garela esateko.
Aste honetan azkena, Iñigo Urkullu, Euskal Erdiko lehendakariarekin. Joan da Gurutzetako ospitalera, jaitsi da autotik, entzun ditu oihuak, ikusi ditu murrizketen kontrako pankartak, eta barruko zaldiari eutsi ezinik hura ere, hurreratu da, lotu ditu aurrekoaren begiak, altzatu du pantokratorraren hatza, baina ez irainka ekiteko, baizik eta ironiaren antologian sartzeko galdera egiteko: «zuen ohiko lanpostua, hemen dago?».
Ez du aurreneko aldia, ez da bakarra. Estiloak gorabehera, hor dugu Juan Pablo II.a doatsua, Ernesto Cardenal apaiz sandinista belaunikatuari errietan, atzamarraz zerua erakusten hura ere, eta ez poeta kaxkarra zeritzolako, diot. Edo Espainiako Juan Carlos I.a Hugo Chavezi isiltzeko hagintzen, jaseko hagintariak tximuei mintzo ohi zaizkien eran. (...)
Gizakiak dira, baina ez osoak. Ondo moldatzen dira guk haurrekin, mendekoekin edo menosean ditugunekin egiten dugun legez, goitik beherako horretan. Behetik gorakoan dabiltza pattal. Sartu Europako Banku Zentraleko, NATOko, NBEko batzar orokorrera, eta pantokratorraren atzamarra goian esan...
Baina nola, hitzak berak baititugu preso. Nola goitik beherakoan darabiltzagun hiztegiek ez badute behetik gorako balio.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
