Rekondok eta Erasunek Txapeldunen Liga irabazteko azken aukera izango dute

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako azken-aurreko jardunaldia jokatuko da bihar, 12.00etan, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Han neurtuko dira Ander Erasun eta Jon Rekondo.
Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen lehiaketa hau amaitzeko, eta dena pil-pilean dago, hiru aizkolari baitaude sailkapeneko lehen postuan berdinduta. Atutxa II.a, Rekondo eta Erasun dira txapela lortzeko aukerak dituztenak. Bakoitza lau saio jokatuta dago, eta hauetako hiru irabazita eta bat galduta daude. Tartean dira Erasun eta Rekondo, bihar aurrez aurre izango direnak, eta garaipenak sekulako garrantzia izango du.
Gauza bakarra dago garbi, bihar galtzen duenak txapela lortzeko aukera guztiak galduko dituela. Gainerakoan, inoiz gertatu ez dena gertatu da txapelketa honetan, inoiz ez baita halako azken txanparik izan. Bihar garaipena Ander Erasunek lortuko balu, azken jardunaldian gertatzen dena gertatzen dela, berea izango litzateke txapela, Aitzol Atutxari irabazita baitago.
Aldiz, bihar Jon Rekondok irabaziko balu, azkeneko jardunaldiraino itxaron beharko du. Amaierako saioa Atutxak eta Mugertzak jokatuko dute, eta han bizkaitarrak irabaziko balu, Rekondori ez lioke biharko garaipenak txapela lortzeko balioko. Bai, ordea, Atutxak galduko balu, orduan leitzarra izango bailitzateke txapelketa honetako aizkolaririk onena.
Azkeneko jardunaldia Atutxak eta Mugertza II.ak jokatuko dute, eta biharko emaitzak zerikusi handia izango du azkeneko jardunaldi horretan ere.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
