Zinegabonak zikloak 14 film eta 24 saio eskainiko ditu euro baten truke
Lakuako Gobernuak kudeatzen duen Zineuskadi elkarteak, Euskadiko Filmategiak eta EiTBk Zinegabonak programa abiarazi dute aurten ere. Euskal Herriko bost zinema aretotan 14 film eskaini eta 24 saio egingo dira abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean.
Aurten, gainera, Zinegabonak Ipar Euskal Herrira ere iritsiko da, zehazki, Urruñeko Itsas Mendi zinema aretora. Horrela, Urruñako aretoa gehituko zaie Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alondegia, Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem Baiona aretoei.
Abenduaren 22tik 26ra bitartean, EiTBk Bilboko egoitzan duen Multibox aretoan emango dira filmak, eta abenduaren 27 eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an gainerako zinema aretoetan, euro bateko prezioan. Multibox aretoko proiekzioetarako gonbidapenak Hiru3 Komunitateko kideen artean zozketatuko dira.
Ikusgai izango diren filmen artean daude «Aita Zombia naiz», «Blackie & Kanuto», «Bram Barrabas», «Dinosauroen artean», «Dragon Ball Z: Battle of gods», «Ernest & Celestine», «Freddy Igeldegi», «Gazte Harrigarria T.S. Spivet», «Jelly T Tarzan eskasa», «Maya Erlea pelikula», «Olentzero eta jauntxoen iratxoa», «Tarzan», «Zigortzaileak» eta «Zipi & Zape eta kanikaren kluba».

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
