NAIZ.INFO
Valladolid

Laboral Kutxak garaipen erraza lortu du Valladoliden (58-87)

Baskoniak ligan irabazten duen bigarren partida da. Arabarrak jaun eta jabe izan dira norgehiagoka guztian zehar.

Laboral Kutxak erraz irabazi du Valladoliden zelaian. Bakoniak hirugarren laurdenean ireki du tartea erasoan bikain jokatuz. Valladolidek berriz, ez du erasoan asmatu.

Laboral Kutxak intentsitatea jaitsi du azkenengo laurdenean eta etxeko taldeak aldea murriztu egin du. Hala ere, Baskoniak errenta mantentzea lortu du.