
Hogeita bat urtez «Iparraldearen orena» saioa ETBko eguneroko programazioan izan ostean, joan den irailaren 23n desagertu egin zen. Horren ordez, besteren artean, «Euskal Herria Zuzenean» ETB1eko saioan Ipar Euskal Herriko berriak ere barnebilduko zirela agindu zuten telebista publikoaren arduradunek. Alta, «Goazen aintzina» izeneko taldeak jarraipena egin du eta ohartu da «pixkanaka-pixkanaka, Ipar Euskal Herriaren tokia argiki ttikitu dela».
Hala adierazi zuten atzo, Baionan, taldearen izenean Jean Louis Harignordoquy Laka-k, Xipri Arbelbidek eta Aguxtin Errotabeherek. «Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako berriak Euskal Herri osoko magazine batean sartzea ez da ideia txarra, baina egiazki egiten bada», esan zuten. «Lurralde guziak lotzea ideia ona da, baina ez hainbeste Iparraldeko saio bakarra desagerraraztea. Denbora berean bi ildoak landu daitezkeela» iduritzen zaiela erran nahi diote EITBko zuzendaritzari.
Ekarpena euskarari
Eskaera indartzeko, hiru lurraldeetan euskarak pairatzen duen egoera gogorarazi dute. «Neurri batzuk hartzen hasi badira ere, egiazko hizkuntza politika» ez dagoela nabarmendu dute. Horrenbestez, «euskararen erabilera sustatzen duten ekarpen guztiak -telebistaren bidez egiten dena barne- ongi etorriak» direla gaineratu zuten.
Horrenbestez, ETB1en egunero eta ordu egokian albistegi berezi batean Iparraldearen tokia nola berma dezakeen aztertzeko eskatu diote EITBko zuzendaritzari. Ahalegin horretan Euskararen Erakunde Publikoari eta bertako agintari eta hautetsiei ere inplikatzeko eskatu diote.
Eskaera hori bultzatu nahi duen orok sinatzeko aukera du www.petitions24.net/iparraldearen_orena_goazen_aintzina helbidean edo Twitter-en bidez (@goazenaintzina) edo Facebooken (goazen.aitzina).

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»


