NAIZ.INFO
BILBO

Ertzain bat zendu da Valladoliden, bizikletan zihoala izandako istripu baten ondorioz

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo Valladolideko Valdearcos de la Vega herrian zendu zen txirrindularia ertzain bat da. Bizikletatik erori eta auto baten aurka hartu zuen kolpea.

Istripua atzo jazo zen, arratsaldeko 18.30ean, Valladolideko Valdearcos de la Vega herrian. Txirrindulariak erorikoa izan zuen eta auto baten aurka hartu zuen kolpea ondoren.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi du hildakoa ertzain bat dela.