«Preso gaixoak kalera. Giza eskubideak, konponbidea, bakea» lelopean, milaka lagunek manifestazioa egin dute Donostiako kaleetan barrena.
Bulebarretik abiatu den manifestazioa, Zuloaga plazan bukatu da, plataforma antolatzaileek irakurri duten ohar batekin.
Larriki gaixo egon arren espetxean jarraitzen duten Aitzol Gogorza, Igor Fernandez Iradi eta Gari Arruarte preso gipuzkoarrak bereziki gogoan izan dituzte, baina haien egoera berean dauden gainerakoak ahaztu gabe: Ibon Iparragirre, Txus Martin, Ventura Tome, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Inma Berriozabal, Josetxo Arizkuren, Iñaki Etxeberria eta Jose Miguel Etxeandia.
Horrez gain, nabarmendu dute posible dela «egoera bidegabeak aldaraztea».
«Elkarrekin garapien handiak lor ditzakegu, baina ez gara gu garaile izango, guztiok baizik. Giza eskubideek irabaziko dute», aldarrikatu dute.
Ibilbidean zehar, «preso gaixoak askatu» edota «euskal presoak Euskal Herrira» leloak entzun ahal izan dira.
Artzai Onaren parean, zenbait lagunek preso zeudela irudikatuz egin dute protesta.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateaz gain, beste zenbait ordezkari politiko izan dira manifestazioan: EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia, Amaiurreko diputatu Xabier Mikel Errekondo, Aralarreko antolakuntza idazkari Rebeka Ubera edota Sortuko kide diren Joseba Permach eta Joseba Alvarez.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

