EH Bilduren hamalau hautetsien akreditazioarekin martxan jarri da Batzar Nagusiak osatzeko egutegia Gipuzkoan. Koalizio abertzaleko hautetsiez gain, EAJren bostek, Podemosen lauk eta PPren bakarrak ere hartu dituzte dagoeneko kredentzialak eta, ondorioz, Ganberaren herena gainditu da.
Arauak jasotzen duenez, kopuru hori beteta hamabost eguneko epean Batzar Nagusiak osatzeko bilkura egin behar da.
Kredentzialak jaso ondoren Xabier Olano EH Bilduren zerrendaburuak esan duenez, oposizio «eraikitzailea» egingo dute, batez ere arlo sozioekonomikoan eta erabakitzeko eskubidearen inguruan. «Elkarlanerako prest gaude kasu bakoitzean antzeko planteamenduak dituztenekin», adierazi du.
Batzar Nagusietako Mahaian hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten bost alderdietako kideak izan daitezela ere aldarrikatu du Olanok, izan ere, EAJrekin atzo egin zuten bileran alderdi horrek «ez zuen erantzun argirik eman». Mahaiak bost ordezkari ditu eta bost alderdiek ordezkari bana izatea proposatuko du EH Bilduk, «bakoitzari dagokion garrantziarekin».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos


