Jon Ormazabal
SORIA

Irujo eta Rezusta liderrago, atzelariaren erakustaldi baten ostean (22-10)

Irujo eta Rezustak oso ondo bideratuta laga dute hurrengo faserako pasea, Artola eta Aretxabaletari Sorian 22-10 irabazi ostean. Aspeko bikoteak seitik bost partida irabazi ditu eta puntu bateko aldea hartu dio gaur arte eurekin berdinduta zegoen bikoteari.

Beñat Rezusta, aurreko partida batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Beñat Rezusta, aurreko partida batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Partidak bi zati oso desberdin izan ditu. Lehenengoan Rezustak ikargarri jo du bere ezker eskuaz, baina Martinez de Irujok ez du tantoak bukatzen asmatu eta Artola eta Aretxabaleta moldatu dira, piloteoan gutxiago izanagatik, markagailuan eusten. Alegiakoaren lan onari esker, 6-8 ere aurreratu dira, baina Iberokoaren ezker gantxoa martxan jarri denean, ez dute inolako aukerarik izan.

Rezustak errebote inguruan izan du Albisuren ordez aritu den Aretxabaleta, denera sei tanto egin ditu atzean eta garaipen erosoa lortu dute Aspekoek 14-2ko partzial beldurgarri batekin.