
Zubietako erraustegiaren kontrako martxa egin dute gaur goizean. Andoain, Zizurkil, Hernani, Añorga, Lasarte, Zubieta eta Usurbildik martxaren adar bana irten da goizean eta Letabiden, non Gipuzkoako Aldundiak lurzoru horretan egin nahi du planta, elkartzekoak ziren.
Baina eguraldia dela-eta, Zubietako frontoian egin dute ekitaldi nagusia eta erraustegiak osasunean eragin ditzakeen kalteak larriak izan daitezkeela eta garestia dela salatu dute. «Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian eta bihotza duenak ez du nahi beste inoren herrian», adierazi dute.
Aldi berean, martxoaren 12an Andoainen Zubietako plantaren aurkako manifestazioa egingo dutela iragarri dute eta maiatzaren 29rako «ekimen eder bat» prestatzen ari direla.
«Errausketarik ez» zioen pankartaren ondoan ere argazki erraldoia atera dute ekitaldia amaitzean.
Errausketaren Kontrako Mugimenduaren deiarekin bat egin dute eskualdeko hainbat taldek, alderdi politikoek, kultur eragile eta auzo eta udal elkarteek. Sortu, Ezker Anitza, Equo, Irabazai, Podemos Ahal Dugu Lasarte Oria eta LAB eta ELA sindikatuek, esaterako.
Xingolaren bideoa:

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
