Kanpainaren errepasoa gure galbahetik Info7 irratian
Kanpaina hasteko pare bat asteren bueltan Arnaldo Otegiren inhabilitazioa izan zen hizpide han eta hemen, aurkezterik izango ote zuen, ez, legezko biderik ba ote zegoen EH Bilduren hautagaitza oztopatzeko. Azkenean ez diote hautagai izaten utzi, legezko biderik izan ez zen arren. Otegik berak zabaldu zuen sarean legezko oztoporik ez zegoela azaltzen zuen bideoa, Garbiñe Biurrun epailearen azalpena minutu eta erdian:
Garbiñe Biurrun argi hitzegiten.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) August 29, 2016
Garbiñe Biurrun hablando muy claro. pic.twitter.com/knRno70aEI
Kanpaina hasterako nabaritu ziren erabakiaren lehen ondorioak, EiTBk hautagaien gertuagoko profil bat erakusteko programa osatu zuen, lehen zatian parte hartu zuen Arnaldo Otegik, bigarrena ere kanpaina hasterako zegoen programatua, baina telebista publikoak Otegiren afera «bere ezagutzatik haragoko gaia» zela esan zuen Hauteskunde Batzordeari galdetu zion ia egokia zen emisioa. Ez zuten erantzunik jaso eta ez emititzea erabaki zuten.
Programa horretan, ordea, zer esana eman zuena Pili Zabala Elkarrekin-Podemoseko hautagaiaren etxea izan zen, azkenean bideo bidez halako etxea nola erosi zuen azaltzera agertu zen hautagai tolosarra.
Ez da izan Zabalaren bueltan sortu den ika-mika nagusia, Twitterren ezerk ika-mikarik eta saltsarik piztu badu bere esanak izan dira, edo esan gabekoak. Lehen elkarrizketetan definizio falta egotzi zion askok, «gizaki bat» zela esatera iritsi zelako, besteak beste, etxearen kontua izan zen ondoren eta Asturiasen egunean zabaldu zuen mezua gero:
Adjunto foto del "marco común que compartimos". Buen eufemismo para no decir "España", te doy un 9/10. @pili_zabala pic.twitter.com/O43GCvDBzI
— Osaba Sabin (@aranagoiri) September 8, 2016
Gehiagorako ere eman du Podemosen hautagaiak, EiTBko lehen debatean erakutsi zuen ezina edo abertzalea zen ala ez galderari erantzuten hasi eta bere NANak espainiarra dela esatera iritsi zenekoa.
Hala ere, ez da zalantzarik kanpaina honetatik gerora geratuko den momentu esanguratsuenetako bat EiTBren 2. eztabaida saioan izan zela, Alfonso Alonso hitz totelka ikusi genuen berak bere eskuz idatziriko legean GALen biktimak zergatik ez diren biktima azaldu nahiean:
#Debate25s
— Subversivos_ (@subversivos_) September 15, 2016
¿Entonces Ud no me considera victima?
Con arreglo a la ley no
silencios que dicen mucho pic.twitter.com/JXYD3DK97l
Izan dira eztabaidak alderdien artean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI gazteleraz) dela eta, enpleguaz eta industriaz aritu dira... baina agian erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aldebakartasunaz eta aldebikotasunaz batak eta besteak duten iritzia izan da jarraikortasunik handiena izan duena.
EH Bilduk herri akordiotarako proposamena egin zien EAJri, Elkarrekin-Podemosi eta gehiengo sindikalari. Erabakitzeko eskubidearen gauzapena zuen hiru ardatzetako bat, horretan EAJk Madrilerako bidea egin asmo badu EH Bilduk lagunduko diola errepikatu du koalizio soberanistak, baina ezezkoa iristerako plan bat adostuz gero...
Ibarretxeren aipamena, edo bere irudiarena behintzat, behin baino gehiagotan izan dute hizpide eta azkenean, EAEko lehendakariak alderdian jarraitzen duela argitu behar izan du, zalantzan dagoenaren irudipena du antza:
Nire tokia EAJn dago. Euskal Herriak eta EAJk eman didatena nik eman diedana baino askoz ere gehiago da
— Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) September 17, 2016
Ibarretxe Urkullurekin joango da baina ez dirudi Urkulluk haren biderik egiteko asmorik duenik. Kanpainako azken astean Espainiako ia hedabide guztietatik pasa da ez dutela independentziarik euren asmoetan azaltzera, horrenbeste azpimarratu nahi izan du ideia kataluniarrei ia-ia doazen bidetik oker dabiltzala esatera iritsi dela. Ez dirudi txalo gozoegia Katalunian espainiartasun atzerakoienaren ordezkari denarena:
Qué te parece President @KRLS las declaraciones Lendakari Urkullu?? También es un español conspirador del @PPopular en contra de Catalunya? pic.twitter.com/QKVvrsqmE0
— Xavier García Albiol (@Albiol_XG) September 20, 2016
Bide beretik jarraitu dute Urkulluk berak eta Andoni Ortuzarrek hurrengo egunetan, gaur bertan EBBko presidenteak espainiar hedabide bati esan dio alderdiaren fundatzaileak euskal estatua helburu izan arren egungo EAJren helburua ez dela hori. Sabino Arana bera irten behar izan da erantzutera:
Oye @andoniortuzar, que te has debido columpiar. A mí lo del Estado Vasco me sigue molando. Si a ti no, pues te das de baja y tan amigos.
— Osaba Sabin (@aranagoiri) September 23, 2016
Euren txoko bila kanpainan PP eta PSE ibili dira, lehena gildak banatuz batean eta bestean eta PSE zer esan ugari sortu duten bideoekin. Euskararen ingurukoa izan da, zalantzarik gabe, zalaparta gehien sortu duena.
Ez da bakarra, Bizkaira ‘pokekedada’ bat egitera gerturatu ziren PSOEko gazteek Urkulluri iseka eginez zabaldu zutenak ere dezenteko zer esana sortu baizuen. Beste alderdiek ere bideo dezente zabaldu dituzte sarean, spot ofizialez gain jeltzaleak kantuan ikusi ditugu eta EH Bildukoak berriketan (hemen laburpen bat).
Oro har dezenteko mugimendua izan da sarean azken bi aste hauetan, kaleko ekitaldien ispilu ere bada sarea, batean eta bestean nabarmena izan baita EH Bilduren presentzia, txio eta mezu zabalpen dezente zabalagoarekin eta kalean ekitaldi jendetsuagoekin. Miribillako ekitaldia izan zen jendetsuena, baina agian sorpresagatik edo Leioako campuseko kabitu ezinak harritu zuen asko.
Izugarria Leioako campusean @ArnaldoOtegi eta @lauramintegi-ri egindako harrera.
— EH Bildu (@ehbildu) September 21, 2016
Konpromiso eta ilusio itzela gazte hauena! #HemenEtaOrain pic.twitter.com/DhiWiFjEUQ
Inkestei begiratuz gero bada sorpresarako tartea, milaka boto askoren mugimendua iragarri dute denek ekainetik hona, hauteskunde ezberdinak dira noski eta ikusiko da alderdi bakoitzaren eskaintzak zenbaterainoko sarbidea izan duen. Ikustekoa izango da ere EH Bildu azken pare bat urteko joerari buelta emateko gai den, kanpaina Otegiren inhabilitazioarekin hasi zuen eta #ezpaingorrieniraultza aldarrikatuz ari da ixten... emaitza, igandean 20.00etatik aurrera.
#EzpainGorrienIraultza zer den? Emakumeak eta feminismoa politika zein bizitzaren erdigunera ekartzea! ✊ pic.twitter.com/cdTeZlq0XZ
— EH Bildu (@ehbildu) September 21, 2016

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker
