
Belauneko lesiotik osatuta, txapelketara itzuli denetik jokatutako bi partidak irabazi dituzte Aspekoek eta finalerdietara sailkatzeko partidak ez dirudi, inolaz ere, ezinezkoa hiru punturekin.
Beste behin, Jokin Altunaren magiak aldatu du hasiera batean oso aldapan gora jarri zaien partidaren norabidea. Hasiera elektriko bati esker, Asegarceko bikotea 8-2 aurreratu da. Bote askoko pilota batekin, Larunbek erabat dominatu du Barriola eta Bengoetxeak ez ditu izandako aukerak alperrik galdu.
Hala ere, Jokin Altuna jokoan sartu, azpitik gehiago ibiltzen zen pilota bat kantxaratu eta goitik behera aldatu da ordura arteko partidaren logika. Amezketako aurrelariak erasora pasatzeko aukera gehiago izan ditu eta aurreko koadroetan sekulako erakustaldia emanez, orotara 14 tanto egin ditu, –horietako lau atzean–, ia geldialdirik egin gabe joan dira 22. kartoira.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
