
Gure Esku Dagok deituta, ekainaren 10ean egingo den giza katearen bideoa prestatzen ari dira. Datorren igandean, hilaren 15ean, grabaketa jendetsuak eginen dituzte Usurbilen eta Donostian. Grabaketa hauetan, extra lanak egiteko 500 lagun baino gehiago beharko dituztela aurreikusi dute eta deia zabaldu diote jendarteari ekimenera batzeko.
Modu honetan, igandean, 09:00etan, Usurbilgo plazan elkartuko dira, eta 14:00etatik aurrera, gipuzkoar hiriburuko Bidebidetan.
Datorren ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu Gure Esku Dagok. 2014ko giza katearekin alderatuta 75km gehiago lotu beharko dituzte «Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik jendetsuena» gauzatzeko.
Era berean, Nafarroan ere hitzordua ezarri du Gure Esku Dagok. Maiatzaren 19an, Iruñeko Gaztelu plazan, giza armarria irudikatu nahi dute. Elastiko eta zapi gorriz jantzita, eskuz esku lotuz, elkar lotutako giza kate txikiak osatuko dituzte, guztien artean Nafarroako armarria irudikatzeko. Gaztelu plazako kioskoa izango da armarriaren erdigunea.
Bestetik, Herri Ituna osatuko duten 2019 arrazoi bildu nahi ditu mugimenduak, helburua 2019an erabaki ahal izatea baitu mugimenduak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
