
Gasteizko Parlamentuak «oso larritzat» jo du Senatuak atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eskumenen transferentzia bukatutzat emateko onartu zuen mozioa aurrera ateratzea eta «erabateko gaitzespena» adierazi du. «Adierazpen hori jauzi kualitatiboa da birzentralizazio eta inboluzio demokratikoaren bidean», dio sinatutako dokumentuak. Senatuaren mozioari erantzunez EAJko Joseba Egibarrek, EH Bilduko Maddalen Iriartek eta Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek sinatu dute adierazpena.
Zentzu horretan, Gernikako Estatutua «derrigorrez bete beharreko legea» dela berretsi du Parlamentuak eta, ondorioz, osorik bete dadila exijitu du, transferitu gabe dauden eskumen guztiak EAEko instituzioetara eskualdaturik, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa eta espetxeen antolaketa, erregimena eta funtzionamendua barne.
Senatuaren adierazpenak 1978ko Konstituzioan zehaztutako lurralde eredua «agorturik» dagoela «agerian» utzi duela adierazi dute eta «beharrezkoa» dela «eredu berri bat» diseinatzea, «Estatuaren nazio-aniztasunean eta modu libre eta baketsuan adierazitako herritarren borondate demokratikoan oinarriturik».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da



