
EAJ, EH Bildu, PSE eta Irabaziren babesarekin onartu zen urrunketa politikaren aurkako adierazpenari babesa eman diote hainbat eragile eta norbanakok Donostian. «24 dira urrunduak dauden donostiar presoak. Haiek ez ezik, senide eta lagunok sufritzen ditugu urrunketaren ondorioak. Azken hilabeteotan mugimendu batzuk izan dira; preso batzuk hurbildu dituzte, baina ez da nahikoa. Gaur, eta hemen, konpromiso bat hartzen dugu: guk eman dugu atxikimenduaren bidetik, norbanako eta eragile gehiagoren atxikitzea lortzea eta denon artean Donostiako euskal presoak etxean egon daitezen adierazpenari babes zabalena lortzea», adierazi dute Sarek burututako ekitaldian.
«Jarduera honekin irudikatu nahi izan dugu, horren urrun dauden euskal presoak etxeratzea, Donostiara ekartzea. Eta adierazpen honi jarraiki, Donostiako Udalari ahal duen guztia egin dezala eskatzen diogu. Elkarlanean jardun behar dugu guztiok, desberdinok batu eta bizikidetza bat lortzeko bidean, korapilo hau askatu behar dugu elkarrekin. Orain bizikidetzaren, eta konponbidearen garaia da, orain euskal presoen garaia da», nabarmendu dute.
Bestetik, ehunka lagun bildu dira Getxon eta Portugaleten larriki gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Durangon eta Bilbon ere errepikatu dira ekimenak gaixorik dauden presoen alde, izan ere gaur da Osasunaren Mundu Eguna.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

