Euskal Elkargoaren baitan ordezkaturik dauden 158 auzapezetatik 78 euskal hiztunak da. Euskal Irratiek eginiko bildumaren arabera, Nafarroa Behereko auzapezen %62,5 euskaldunak dira. Zuberoko auzapezen artean %50 euskaldun daude. Lapurdin, finean, %25.
Herriko Etxeetan euskararen garapenean aitzinatzeko Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak otsailean aurkeztu dokumentua izenpetu zuten herriko bozetara aurkeztu ziren zerrenda ainitzek.
Bigarren itzuliaren ondotik, 22 auzapez dira protokoloa izenpetu zutenak, «euskararentzat bide berriak urratzeko» posibilitateak idekiz.
Besteren artean, biztanle kopuru garrantzitsua duten Baiona, Donapaleu, Hendaia, Itsasu, Bidarte, Urruña, Senpere, Azkaine, Uztaritze, Ezpeleta, Hiriburu edota Ziburu bezalako herri eta hirietan hautatuak izan diren auzapezen zerrendek izenpetu zuten herriko etxeetan garatzeko Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Mapa interaktibo batean jaso dituzte engaiamendu diren herri eta hautagaitzak.
Orotara 22 herritako auzapezek ondoko mandatuan tokian toki euskara garatzeko hartu engaiamendua betetzeko parada dute orain.
Kontseiluak ohar bidez azpimarratu duenez, «euskararentzako bide berriak urratzeko aukera zabaldu du Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako bozen bigarren itzuliak».
Gainera, errealitate berriak Euskal Elkargoan ere eragin positiboa izaten ahal duela uste du euskararen gizarte erakundeak biltzen dituen bilguneak, bestelako hizkuntza politika baten alde eragiteko akuilu izan daitekeelakoan.
Oroitarazi duenez, dokumentua hizkuntza politiketan aitzinamenduak egiteko tresna da, hainbat arlotan neurri zehatzak jasotzen dituena. Horien artean dira herritarrei begirako zerbitzuak, herriko etxearen komunikazioa, barne funtzionamendua edota herrian eragina duten beste eremuak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
