Amaia U. Lasagabaster

«Gogotsu» eta «ilusioarekin» daude armaginak Iker Dorronsororen esanetan

Joan den asteko positiboen ondoren Eibarrek ezin izan du normaltasunez entrenatu baina bere entrenatzaileak prest ikusten du Sportingen aurka jokatzeko.

Iker Dorronsorok ezin izan du talde osoarekin lan egin azken hamar egunetan. (SD Eibar)
Iker Dorronsorok ezin izan du talde osoarekin lan egin azken hamar egunetan. (SD Eibar)

Etenaldi luzeari emangio dio amaiera Eibarrek igandean. Taldean egondako positiboen ondoren, armaginek azken bi partidak atzeratu eta lan-saioak etetu behar izan zituzten baina normaltasunaren bidera bueltatzen ari dira eta igandean lehiari berrekingo diote, Sporting de Huelva aurkari zuzena bisitatuz.

Baldintzak ez dira onenak izan hain partida garrantzitsua prestatzeko. Apenas lan-saio bakarra egin ahal izango du taldeak osorik elkarrekin, hamaika jokalariek berrogeialdia bete behar izan baitute. Baina Iker Dorronsoro ez dago kezkatuta. Larregi ez, behintzat, bere futbolariek nahitaezko etenaldiaren aurretik egindako lanari esker. «Pertsonalki oso lasai nago eta taldea lasai ikusten dut ere. Batez ere ikusten dudana da bueltatzeko gogoak daudela. Jokalariak lan egiteko gogotsu daude eta batez ere berriro jokatzeko ilusioarekin».

«Lasaitasuna transmistitu» nahi du ere entrenatzaile gipuzkoarrak kirol egoerari hitzegiterakoan. Eibarrek jokatutako azken bi partidak galdu zituen, Atletico eta Real Madriden aurka, eta horri partida atzeratuak gehituz, sailkapenean behera egin du baina Dorronsorok gogorarazi duen bezela, taldea «oso entxufatuta zegoen» koronabirusa aldagelera heldu aurretik.

«Eta gure askoa jokalariak berriro entxufatzia da igandeko partidari begira. Ez dut uste bi porrot horiek taldeari minik egin diotenik. Alderatntziz, bietan amaiaerara arte sartuta egon ginelako, lehiatzen, borrokatzen eta, izan ere, taldea indartuta irten zela uste dut. Agian erritmo falta izan dezakegu atzerapenen eta koarentenaren ondorioz baina espero dut lanarekin hori be konpontzea».

La Ordeneko partidari dagokionez, teknikari gorri-urdinak «guretzat partida guztiak garrantzitsuak» direla esan du «eta denetan nahi dugu lehiakorrak izan, aurkaria zein den inporta barik». Kasu honetan zulotik irten nahi duen Sporting izango da. Azken hiru jardunaldietan Jenny Benitez jarri da aulkian Antonio Toledoren lekukoa hartuzeta, Dorronsororen ustetan, bere etorrera andaluziarren errendimendu defentsiboan nabaritu da. «Taldea sendotu da. Azken hiru partida horietan bi gol besterik ez ditu jaso eta Atleticoren kontra, adibidez, hutsna amaitu zuen».

Hobekuntza horri, zelaiaren ezaugarriak gehituko zaizkio, konzentrazioa inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatuz. «Txikia eta hestua da eta horrelako zelai batek konzentrazioa exijitzen du lehen minututik 90.era arte. Zelai txikian jokatzeak, beharbada, lagunduko gaitu esfortzu fisikoari dagokionez, beharbada ez delako horrenbestekoaizango. Baina mentalki eta konzentrazio mailan oso exijentea izango da partida. Eta, batez ere, defentsiboki hoberen dagoen taldeak irabaziko duela uste dut. Eurak oso gol gutxi jasotzen ari dira azken aldi honetan eta gu ere indartsuak gara defentsiboki; aurreratzen denak asko eukiko du irabazita».