
Musikene eta Errenteriako Andra Mari abesbatzaren ekimenez sortu da Jose Luis Ansorena beka, Musikeneko master ikasleei formaziorako laguntza eskaini eta «gazteen talentuari lagunduz eta euskal musika bultzatuz», Errenteriako Andra Mari abesbatzaren eta Musikaste jaialdiaren sortzaile izan zenaren legatuari jarraipena emango dion ekimena.
Horiek izan dira, azaldu dutenez, Andra Mari Abesbatzak eta Musikenek elkar-lanerako hitzarmena sinatzeko arrazoi nagusiak. Hitzarmenak jasotzen dituen helburuen artean dago, besteak beste, Jose Luis Ansorena Beka sortzea. 2.000 euroko laguntza jaso ahal izateko Musikeneko Master ikasketatan matrikulatua izateaz gain kontzertu publiko bat interpretatu beharko da, 20 minutuko egitarauan euskal musikaren obra bat derrigor jaso behar delarik.
Hautaketa Errenteriako Maria Magdalena Baselizan egingo da datorren azaroaren 28an 15.30etatik aurrera eta ikusleentzat irekia izango da. Irabazlea larunbatean bertan emango da jakitera probak amaitzean, eta kontzertu bat emango du datorren otsailean.
Andra Mari Abesbatzaren fundatzaile eta Musikasteren sortzaile izan zenaren izenarekin beka sortzea ez da abesbatzak eta Musikenek sinatu duten hitzarmenaren alderdi bakarra. Sinatu berri duten hitzarmenak beste alderdi batzuk ere jasotzen ditu Euskal Herrian kultura eta musika sustatzeko helburuz, eta atea zabaltzen die Musikeneko Zuzendaritza eta Kantu ikasleekin egingo diren beste proiektu batzuei ere.
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
«Vamos a tirar a dar», orden de la Ertzaintza en la Parte Vieja de Donostia
Rostros conocidos de todo el Estado exigen el traslado a Euskal Herria de los presos vascos
Cierre municipal total y encuentros de cuatro personas, sin adelanto horario en la CAV
.jpg)
¿Qué sabemos de la cepa brasileña de la que alerta Londres y ahora también Madrid?

Kafe-hondarrak abereentzako elikagai bihur daitezke? Ekonomia zirkularrak du erantzuna

‘One club men’, Athleticeko jokalarien kantu aldarrikatzailea ospakizunekin jarraitzeko
