Amagoia Bilbao

Azalore, alberjinia eta kuiatxo arrautzopila dorrea

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore arrautzopila: 300 g azalore, 50 g ilar, tipula laurdena, 3 arrautza. Alberjinia arrautzopila: piper gorri laurdena, 150 g alberjinia, baratxuri ale bat, 3 arrautza. Kuiatxo arrautzopila: 200 g kuiatxo, 3 arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                    3               

Azalore arrautzopila:
1. Azalorea garbitu eta 5 minutuz egosi.
2. Ilarrak 2 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula olioarekin erregosi. Azalorea eta ilarrak gehitu eta arin erregosi. Atera.
4. Barazkiei arrautzak bota eta nahastu. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta nahasketa bota. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Alberjinia arrautzopila:
1. Zartagin batean txikitutako piperra eta alberjinia olio pixka batekin erregosi. Atera.
2. Barazkiei arrautzak bota eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Kuiatxo arrautzopila:
1. Zartagin batean txikitutako kuiatxoa olio pixka batekin erregosi. Atera, arrautzak bota eta nahastu.
2. Zartagin batean olio pixka bat bota eta nahasketa bota. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Hurrenez hurren azalore arrautzopila, tomate saltsa, alberjinia arrautzopila, tomate saltsa eta kuiatxo arrautzopila jarri.