
Osagaiak 4 lagunentzat
4 oilasko izter, 2 tipula, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, 100 g foie, 50 g pinazi, 150 g basoko fruitu, gatza. Salda: oilaskoaren hezurrak, tipula erdia, porru laurdena. Hornidura: 3 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, perrexila.
Zailtasuna 3
Oilasko izterrak garbitu eta hezurrak kendu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
Betegarria:
1. Pinaziak su oso eztitan gorritu.
2. Fruituak, zatitutako foiea eta pinaziak nahastu.
Salda:
1. Azpil batean hezurrak eta barazkiak jarri. Labe beroan sartu eta gorritu arte utzi.
2. Eltze batean hezurrak eta barazkiak jarri eta urarekin estali.
3. Azpila sutan jarri eta ardo pixka bat bota. Eragin eta eltzeari bota. Ordu betez egosi eta xukatu.
Saltsa:
1. Betegarriarekin bete eta kordel batekin lotu.
2. Labean sartzeko azpil batean zerrendatan moztutako tipula, izterrak eta salda pixka bat jarri. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 40 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik salda pixka bat bota.
3. Azpileko tipula eta salda irabiagailuarekin nahasi.
4. Oilaskoari kordela kendu eta xerratan moztu. Plateretan jarri eta saltsarekin estali.
Hornidura:
1. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
2. Zerrenda finetan moztutako kuiatxoa gehitu eta arin erregosi. Gatza eta perrexila bota.
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
Mariezkurrena abre las costuras a la política deportiva de Baiko (10-22)
La mayoría de Bilbo, PSE incluido, pide el traslado de Irati y sus padres a Euskal Herria
Irun, Hernani, Lasarte y Urnieta, nuevos municipios grandes que entran en zona roja

Alonsotegi homenajea al miliciano anarquista Marcelino Bilbao a los siete años de su muerte

Mujeres «sexis» frente a hombres «valientes» y «justos»
.jpg)
La txaranga Incansables resume en un disco-libro su medio siglo de música en las calles
