Aurpegi ezagun ugari, ‘Asun Casasola Berdintasuna amets’ egitasmoaren alde

Euskal Herriko kultur munduko egile eta eragile askok hartu dute parte ‘Asun Casasola Berdintasuna Amets’ egitasmoaren aurkezpen bideoan. Oarsaldeko eta Bidasoaldeko ikasleei zuzendutako lehiaketa honetan, ipuinak ez ezik, bestelako sorkuntza lanak ere aurkeztu ahal izango dira.

Irungo ‘Asun Casasola Berdintasuna Amets’ egitasmoak kulturako aurpegi ezagun askoren babesa jaso du. Argitaratu duten bideoan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, ‘Goazen’ telesaileko zenbait partaide, Aitziber Garmendia edo Miren Gaztañaga aktoreen edo Eider Rodriguez idazlearen laguntza jaso dute. Fermin Muguruzak dioen bezala: «Indarkeria matxistarekin bukatu behar dugu, behingoz». Myriam Perez dantzariak hauxe gaineratu du: «Artearen bidez, bizikidetza hobeago bat eraiki dezakegulako».

‘Asun Casasola Berdintasuna Amets’ egitasmoarekin Oarso eta Bidasoa eskualdeetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketetako ikasleekin berdintasunaz hausnartzeko abagunea eskaintzen da, ikasleek eurek egiten dituzten idazlan, artelan edota ikusentzunezko lanekin. Lanak aurkezteko epemuga martxoaren 26an ezarri dute, eta lanak berdintasunamets@gmail.com helbide bidali behar dira.

Baloratuko da originaltasuna, lanaren kalitatea eta gaiarekiko lotura jasotzea. Mota guztietako lanak onartuko dituzte (eskulanak, idazlanak, olerkiak, rap-ak, bideoak...), bnerdin dio zein hizkuntzetan. Helbide honetan

Informazio gehiago: asuncasasolaipiuinak.eus eta https://labur.eus/berdintasunamets2021 helbideetan.