NAIZ

CIC nanoGUNEko sei ikertzaile munduko zientzialari garrantzitsuenen zerrendan daude

Donostiako CIC nanoGUNE zentroan lan egiten duten sei ikertzaile munduko zientzialari garrantzitsuenen artean daude, Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier informazio globaleko enpresaren arabera.

CIC nanoGUNEko sei ikertzaile hauek munduko garrantzitsuenen artean daude. (CIC nanoGUNE)
CIC nanoGUNEko sei ikertzaile hauek munduko garrantzitsuenen artean daude. (CIC nanoGUNE)

CIC nanoGUNEk munduko sei ikertzaile garrantzitsuenetakoak ditu, Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier informazio globaleko enpresak egindako zerrendaren arabera. ‘Ranking of World Scientists’ delakoak nanoGUNEko Mato Knez, Luis E. Hueso, Felix Casanova, Rainer Hillenbrand, Andrey Chuvilin eta Paolo Vavassori Ikerbasqueko ikertzaileen ibilbidea nabarmendu du. Donostiako ikerketa zentroak ohar batean jakinarazi duenez.

Guztiak nanoGUNE nanozientziako ikerketa taldeetako baten buru dira. Mato Knez nanoGUNEko Nanomaterialen taldeko burua da; Luis E. Hueso eta Felix Casanova Nanogailuak taldeko buru dira; Rainer Hillenbrandek, berriz, nanoGUNEko Nanooptika taldea zuzentzen du; Andrey Chuvilin Mikroskopia Elektronikoaren taldeko burua da; eta Paolo Vavassorik Nanomagnestismoa ikerketa taldea zuzentzen du.

Stanford Unibertsitatearen eta Elsevierren zerrenda hori erreferentzia zientifikoko dokumenturik entzutetsuena da nazioartean, profesionalen ikerketa lanak zer eragin duen ezagutzeko balio baitu. Mundu mailan punta-puntako 160.000 ikertzaileren lana nabarmentzen da rankingean.

Kaliforniako Unibertsitateak eta Elsevierrek egindako azken sailkapenean, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) zentroetako hogei profesionalen ibilbidea nabarmentzen da.