
«Herrialde bat bizikletaz zeharkatzea harrotasun itzela da. Baina sentsazio hori ez da betea herrialde hori ezin bada errepidean egon», aitortzen du Euskal Herriko Itzuliak sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean. Hala ere, zaleei gaur hasiko den aurtengo lasterketa etxetik jarraitzeko eskaria egin diete, koronabirusaren ondorioz.
ETXETIK BIZI EZAZU ITZULIA
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) March 25, 2021
Mezu garrantzitsuena gure zaleentzat da.
Aurten mundu osoari erakutsi behar dugu gure konpromesua #Itzulia2021 etxetik ikusten.
Bai txirrindulariek, bai denok eskertuko dizuete zuen laguntza.
Itzuliko zarete. Itzuliko gara. pic.twitter.com/pvFoc7IfRB
Etorkizunean berriro ere bide bazterrak euskal zalez betetzea espero du antolakuntzak. «Kilometroren bat aurrerago, han goian, berriro aurkituko zaituztegu, maldaren batean. Bizitzak helmuga hurrunago jarri digun arren, gero eta gertuago dugu kilometro hori».
Hori dela-eta, aurtengo edizioa helmuga horretara iristeko «etapa» bat bezala biziko dutela adierazi dute. «Txirrindularitza gustatzen bazaizu, etxetik bizi ezazu Itzulia», azpimarratu du lasterketaren antolakuntzak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
