
Rayo Vallecanoko aurrelari den Sergio Morenok Amorebietan jokatuko du aurtengo denboraldia bukatu bitartean. Hala iragarri dute klub madrildarrak eta zornotzarrak astearte goiz honetan.
Aurrelari nafarrak ez du jokatzeko aukera handirik izan aurtengo denboraldi hasieran –soilik Kopako bi partida eta gol bat egin zuen–, beraz minutuen bila iritsiko da Bigarren Mailan salbazioagatik borrokan dagoen taldera.
Pasa den denboraldian ere utzita jokatu zuen Morenok, kasu horretan Mirandes taldean. Sasoi txukuna egin zuen, 24 partida jokatuta, bi gol sartu eta gol pase bat emanda.
23 urteko aurrelari iruindar hau 2016an iritsi zen Rayo Vallecanora, Tenerifetik. Orduan eman zuen urratsa aurrelari moduan, ordura arte atzeragoko postuetan jokatzen baitzuen. 2018an Rayo Vallecanoren lehen taldearekin debuta egin zuen gorengo mailan, Atletico Madrilen aurkako partidan.
Jubenil mailan zein Rayo Vallecanoren bigarren taldean, gola egiteko zuen abileziarengatik nabarmendu zuen. 2019-2020. denboraldian lehen aldiz atera zen utzita, Valentziaren bigarren taldera, eta 25 partidatan 5 gol egin zituen.
Ordutik, ez du aukerarik izan Rayo Vallecanoren lehen taldean, aipatu legez, iaz ere Mirandesen aritu baitzen. Aurten, ligako bost partidatan deialdian sartu da baina ez du minutu bakar bat ere jokatu aurten Lehen Mailan.
Sergio Morenoren bolada onena bilatu nahiko du Amorebietak denboraldiko helburua bete asmoz: salbazioa, alegia.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
