NAIZ

Errusiako ekonomia %8 eta %10 artean murriztuko da aurten, zigorrak direla eta

Errusiako Banku Zentralaren arabera, bere herrialdeko ekonomia %8 eta %10 artean murriztuko da aurten, Ukrainaren inbasioagatik Europako Batasunak eta Estatu Batuek ezarritako zigorren ondorioz. 1994tik Errusiako BPGaren beherakadarik larriena izango litzateteke, % 12,7 murriztu baitzen.

2022an Errusiako ekonomia %8 eta %10 artean murriztuko dela uste du Errusiako Banku Zentralak.
2022an Errusiako ekonomia %8 eta %10 artean murriztuko dela uste du Errusiako Banku Zentralak. (Alexander NEMENOV | AFP)

«Errusiako ekonomiaren kanpo ingurunea desafiatzailea da eta jarduera ekonomikoa nabarmen mugatzen du», adierazi du Errusiako Banku Zentralak, zuzendarien batzordearen ohiko bilera baten ondoren. Erakunde honek, otsailaren 24an inbasioa hasi zenetik lehen aldiz, aurreikuspen makroekonomiko batzuk argitaratu ditu.

Bere aurreikuspenen arabera, Errusiako Barne Produktu Gordina (BPG) %8 eta %10 artean murriztuko da 2022an. Hala ere, Elvira Nabiulinak zuzentzen duen erakundeak dio 2023an Errusiako ekonomia «pixkanaka» haziko dela «egiturazko eraldaketa baten eraginezn».

Horrela, Errusiako moneta erakundeak uste du 2023ko laugarren hiruhilekoan BPG %4,0 eta %5,5 artean handituko dela 2022ko aldi berarekin alderatuta.

Hala ere, 2023 urte osoan Errusiako ekonomia ez da haziko edo eremu negatiboan jarraituko du. Diru erregulatzaileak %-3,0ko eta %0ko tarteetan finkatzen du datorren urterako Errusiako BPG, 2022ko lehen hiruhilekoko oinarrizko efektua dela eta.

2024an BPG %2,5 eta %3,5 artean handituko dela iragarri du Banku Zentralak.

Interes tasaren jaitsiera

Gainera, Errusiako Bankuko zuzendarien batzarrak 300 puntu jaitsi du interes tasa, %14raino, «finantzen eta prezioen egonkortasun arriskuak jada ez direla handitzen» argudiatuta.

«Azken asteetako datuek adierazten dute prezioen egungo hazkunde tasak dezeleratu egin direla errubloa indartzearen eta kontsumitzailearen jarduera hoztearen ondorioz», adierazi du Errusiako Banku Zentralak.

Etorkizuneko erabakiak honako faktore hauen araberakoak izango dira: inportazioak ordezteko prozesuen eraginkortasuna eta amaitutako produktuen, lehengaien eta osagaien inportazioak berreskuratzeko eskala eta abiadura.