NAIZ

Frantziar festa nazionala Euskal Herrian «borroka egun» bilakatuko du U14 kolektiboak

U14 kolektiboak Donibane Lohizuneko kaleak hartuko ditu hurrengo ostegunean. «Frantziar besta nazionala Euskal Herrian borroka egun bilakatzera deitzen dugu nahi eta ahal den maneran», nabarmendu du.

U14 mugimenduak egindako manifestazio baten argazkia. (Bob EDME)
U14 mugimenduak egindako manifestazio baten argazkia. (Bob EDME)

U14 kolektiboak manifestazio bat deitu du Donibane Lohizunen uztailaren 14an, ostegunean, 17.00etan, Didier Lafitte plazatik abiatuz: «Frantziar besta nazionala Euskal Herrian borroka egun bilakatzera deitzen dugu nahi eta ahal den maneran», adierazi du.

Ohar batean azaldu duenez, «errepikatu izan dugun bezala, besta egun hau gure herriaren asimilazioaren erakusle da eta argi dugu zapalkuntzaren normalizazioaren aitzinean, bizi ditugun arazoak politizatu eta mobilizatzeko beharra badela».

Izan ere, mugimendu honen esanetan, «joan den urteko manifestaldi arrakastatsutik hona ez dira aldatu salatu genituen problema edo erasoak: etxebizitzen prezioek etengabe gora segitzen dute, euskararen kontrako erasoak sistematikoak dira, preso politikoek kartzelan segitzen dute eta iheslari zein deportatuek atzerrian».

«Hauek adibide batzuk besterik ez dira, baina hau dena gutxi balitz, indar okupatzaileen jazarpena handiagotzen ari da, erakusle nagusia Ipar Euskal Herrian urte batez izan diren hiru polizia operazio eta 13 atxiloketak izanik, horietako lau guk antolaturiko manifestaldiari lotuak. Nahiz eta antolakunde, ildo edo mugimendu ezberdinetakoak izan, polizia frantses eta espainiarrak berdin kolpatu gaitu, herri okupatuek duten borroka potentzialaz, eta Ipar Euskal Herrian bizi dugun tentsio egoera ongi ezagutzen baitute, hala ere herri eta eskualde ezberdinetan eman den erantzuna eredugarria izan da eta goraipatu nahi genuke», gaineratu dute.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".