
Eslovakiako hedabideek ostegun honetan jakitera eman dutenez, Bratislavan LGBTI komunitatearen topaleku den Teplaren tabernaren aurka asteazken arratsaldean eginiko erasoan bi gizonezko hil dira (haietako bat bertan lan egindakoa zen), eta zauritutakoa, zerbitzari bat.
Ustezko erasotzailea, Juraj K. bezala identifikatu duten 19 urteko gazte bat, hilik aurkitu dute ostegun honetan, Poliziak jakinarazi duenez.
Hedabideek diotenez, ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du.
Erasoaren aurretik, erasotzaileak 65 orrialdeko manifestu bat argitaratu zuen Twitter sare sozialean, aipamen arrazistez eta gorrotoaren bultzadaz betea. Manifestuaren izenburua hau da: ‘Armetarako dei bat hitzekin hasten da: juduek dute guztiaren errua’.
Ustezko erasotzaileak sare sozial horretatik mezuak bidaltzen jarraitu zuen krimenaren ondoren, bere kontua blokeatu zuten arte, eta orduan 4chan.org plataforma erabiltzen hasi zen.
«Ez dut damurik, ez al da barregarria?», idatzi zuen erasoa gertatu eta ordu erdira.
Agenteek, halaber, erasotzaileak tiro egiteko erabilitako arma bere aitarena dela uste dute. Tokiko komunikabideek Stefan Harabin Justizia ministro ohiak sortutako ‘Vlast’ (Aberria) alderdi kontserbadorearen jarraitzaile gisa identifikatu dute.
Eslovakiako presidentea, Zuzana Caputova, lokalera joan da, eta lore sorta bat jarri du hildakoen omenez. Pubeko jabeari ere doluminak eman dizkio. Biek besarkada bat eman diote elkarri.
«Gorroto-krimenak ez dira komunitateren bati, gutxiengo bati bakarrik egindako erasoa. Gorroto-krimenak guri guztioi zuzenduta daude, gure gizartearen oinarrizko balioei zuzenduta daudelako, gizateriari begira», esan du Caputovak, ‘Plus’ egunkariak jaso duenez.
Horrela, LGTBI komunitatearen aldeko mezuan, Caputovak agintari judizialei dei egin die ikerketa egokiak has ditzaten «gorrotoa elkarrekin gainditzeko».
Gorrotoak eta intolerantziak ez dute lekurik Eslovakian», gaineratu du.
Eduard Heger Eslovakiako lehen ministroak erasoa gaitzetsi eta «gizartean gorrotoa amaitzeko» eskatu du.
Bestalde, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak doluminak eman dizkie tiroketako biktimen senideei. «Hilketa beldurgarri horiek mehatxu dira tolerantziaren gainean eraikitako gizarteentzat. EBk gorroto-delituen aurkako borrokan laguntzeko konpromisoa hartu du, modu guztietan», baieztatu du Twitterren argitaratutako mezu batean
Maros Sefcovic Europako Batzordeko presidenteordearen hitzetan, «oso une mingarria da herrialde osoarentzat». «Gu guztiok gorrotoaren aurka altxatzen gara, edozein modutan», azpimarratu du.
Eslovakia EBko eta NATOko kidea da 2004tik, eta homosexualen arteko ezkontzari betoa jarri dio Konstituzioan.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
