Bera Berako jokalariak zaleen babesa eskertzen.
Bera Berako jokalariak zaleen babesa eskertzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Penaz bukatu dute partida Bera Berako jokalariek.
Penaz bukatu dute partida Bera Berako jokalariek. (Gorka RUBIO | FOKU)
Jokalari eta talde teknikoa, batuta, partida bukaeran.
Jokalari eta talde teknikoa, batuta, partida bukaeran. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ezkerretik eskuinera, Da Silva, Laura Hernandez, Urretabizkaia eta Etxeberria, penaz.
Ezkerretik eskuinera, Da Silva, Laura Hernandez, Urretabizkaia eta Etxeberria, penaz. (Gorka RUBIO | FOKU)
Besançoneko jokalarien poza eta, atzean, Bera Berakoen tristura.
Besançoneko jokalarien poza eta, atzean, Bera Berakoen tristura. (Gorka RUBIO | FOKU)
Paula Arcosen 7 metroetako jaurtiketa gelditu du Hauge atezain norvegiarrak.
Paula Arcosen 7 metroetako jaurtiketa gelditu du Hauge atezain norvegiarrak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Laura Hernandez kamuts aritu da ate aurrean.
Laura Hernandez kamuts aritu da ate aurrean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Defentsan gogor aritu dira frantziarrak; irudian, Boadak jasotako kolpea.
Defentsan gogor aritu dira frantziarrak; irudian, Boadak jasotako kolpea. (Gorka RUBIO | FOKU)
Paula Arcos, min hartuta.
Paula Arcos, min hartuta. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emma Boadari eginiko falta.
Emma Boadari eginiko falta. (Gorka RUBIO | FOKU)
Partidan zehar eskatutako hutsartean bi taldeak entrenatzaileen argibideak entzuten.
Partidan zehar eskatutako hutsartean bi taldeak entrenatzaileen argibideak entzuten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Dembele jokalari frantziarrak txartel gorria ikusi du.
Dembele jokalari frantziarrak txartel gorria ikusi du. (Gorka RUBIO | FOKU)
Tentsio eta urduritasun handia egon da Josean Gascako harmailetan.
Tentsio eta urduritasun handia egon da Josean Gascako harmailetan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Zaleek une oro animatu dute Bera Bera.
Zaleek une oro animatu dute Bera Bera. (Gorka RUBIO | FOKU)
Paula Arcosen jaurtiketa, bera izan da Bera Berako golegile nagusia, 7 golekin.
Paula Arcosen jaurtiketa, bera izan da Bera Berako golegile nagusia, 7 golekin. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ane  Urkiri
Kirol burua / jefa de deportes

Bera Berak aurpegia eman du baina agur esan dio EHF European League txapelketari

Bera Bera ezin izan da EHF European League txapelketako multzoen fasera igaro. Hiru goleko aldea irauli behar zuen Besançonen aurka, joaneko partidan 32-29 galdu ostean. Aurpegia eman du une oro baina garaipenak ere ihes egin dio (24-27).

Zaleek gogotik eskertu dute Bera Berako jokalarien esfortzua.
Zaleek gogotik eskertu dute Bera Berako jokalarien esfortzua. (Gorka RUBIO | FOKU)

Ametsa gauzatzetik urrats batera egon da Bera Bera baina Esther Arrojeria kapitainak prentsaurrekoan azaldu legez, «ate aurrean hainbeste huts eginda, ezinezkoa da». Aurpegia eman dute donostiarrek, kanporaketan bizirik egon dira une oro baina azkenean ezin izan dute Besançon garaitu eta beraz, EHF European League kanporaketari agur esan diote.

Lehen zatiaren hondarrean Emma Boadak 15-15eko berdinketa ezarri izana gogotik ospatu du goraino beteta egon diren Josean Gascako harmailek. Lehen zati osoan atzetik joan dira donostiarrak, gol bateko aldea inoiz ez bada handitu ere. Hala, joaneko partidatik zekarten hiru goleko desabantaila iraultzeko, erabat garrantzitsua izan da katalanak eginiko gola. «Horrekin, 30 minutuko partidara mugatu da kanporaketa», azaldu du Arrojeriak behin partida bukatuta.

Partida ikusgarria izan da ikusleentzat, tentsio handikoa gertuko zaleentzat. Txukun hasi du partida Bera Berak, 2-0eko partzialarekin, baina minutuak aurrera egin ahala ate aurreko fintasuna iluntzen joan da. Laura Hernandezek huts egin du bigarren 7 metroko jaurtiketa (5-6ko markagailuarekin), baita Loidik ere (11-12koarekin), eta azkenean Arcosek hartu behar izan du ardura hori. Bitartean, Arrojeria eta Boadak gidatu dute taldea erasoan. Usurbildarrak hiru gol segidan eginda 5-4koa jarri du partidaren hasieran, nahiz eta frantziarrei apenas kosta izan zaien 5-6koa jartzea.

Defentsan Loidi handi egin da eta Alice Fernandesen geldiketekin, partida are gehiago estutzeko aukera izan dute donostiarrek baina erasoan asmatu ez izanak, 11-13ra eraman du partida lehen zatia bukatzeko 5 minuturen faltan. Tarte honetan lehen lerroko Mairot nabarmendu da. Bost gol egin ditu lehen zatian eta tarteka, donostiarrek defentsa aurreratu duten arren, hutsuneak aurkitzen jarraitu du Besançonek. Horregatik, hain zuzen ere, izan da zeharo garrantzitsua Boadak berdinketa ezarri izana bigarren zatia parekatuta hasteko.

19-18ko aldeko markagailutik 19-21era

Bigarren zatiko lehen partziala 3-2koa izan da Bera Beraren alde. 19-18koarekin errenta bi golera handitzeko aukera paregabea izan dute donostiarrek baina hiru eraso jarraian huts eginda, kanpokoek markagailua irauli dute. Partida ea une horretan aldatu den galdetuta, Imanolek ez du garbi ikusi non ihes egin dien partidak. Argi dauka erasoan hain fin ibili ez izanak baldintzatu duela partida baina modu horretan, uste du taldeak partida oso on bat jokatu duela eta «ate aurrean asmatu edo ez asmatzea, faktore askoren arrazoia» delakoan dago: «Ez daukat ezer taldeari aurpegiratzeko».

Hegaletik egin diren zortzi jaurtiketetatik soilik gol bat lortu du Bera Berak. Ate aurrean, jaurtiketen %53 asmatu du baina Besançonen estatistikak ere ez dira izan beste munduko ezer. Donostiarrek bezainbeste jaurtiketa egin dituzte eta hiru gol gehiago lortu (jaurtiketen %60 asmatu dute, alegia), baina orotara baloi gutxiago galdu dituzte.

Giuliana Gavilanek egin du Bera Beraren azken gola denboraldi honetako European Leaguen, 53. minutuan, 24-24eko berdinketa ezartzeko. Azken zazpi minututan golik egin ezinda aritu dira donostiarrak eta horrek suposatzen duen tentsioari batu behar zaio partida osoan frantziarrek defentsan erakutsi duten gogortasuna (orotara, zazpi kanporaketa izan dituzte; Bera Berak, hiru). Mariane Fernandesek lehen zatian min hartu eta ez du jokatu gehiago, Alba Menendezek ere aurpegian min hartu du, baita Arcosek ere. Azken falta honetan, Audrey Dembele jokalariak txartel gorria ikusi du. Hala, partida erabat berotu da azken txanpan baina Imanol Alvarezek zuzendutako taldeak ezin izan du ezustekorik eman.

Hala, Zazai, Mairot –partidako golegile nagusia 8 golekin– eta Bonnetek ate aurrean asmatu eta bigarren partida ere hiru goleko abantailarekin irabazi dute. Sebastien Mizoule entrenatzaileak adierazi du «tentsio handiko» partida izan dela, presio asko nabaritu dutela eta bukaerara arte ez dutela ikusi argi garaipena.

Sakur Hauge atezaina –ordezko moduan hasi da eta azkenean, partida biribila egin du, jaso dituen jaurtiketen %47 geldituta– «pozik» agertu da partida bukaeran. Partidako une gehienetan gol bateko abantaila izan dutela onartu du eta beraz, «oso intentsoa» izan dela. Azkenean, «sentsazio onekin» bukatu dutelako pozik agertu da.

Fitxa teknikoa:

Super Amara Bera Bera: A. Fernandes; Arrojeria (6), M. Fernandes, Arcos (7), Gavilan (2), L. Hernandez (2), Erauskin. Aalla (o.a.), Boada (5), Cavo (1), Menendez, Etxeberria, Loidi (1), Polonio.

Besançon: Haug Lerstad; Mairot (8), Cusset, Tshimanga (1), Robert (1), Zazai (6), Nosek (2). Haug (o.a.), Frecon (2), Aoustin (1), Bonnet, Faure (2), Granier, Corovic (2), Dembele (1).

Epaileak: Rauchs eta Linster (Luxenburgo). Bera Beratik Loidi, Arcos eta Etxeberria kanporatu zituzten; Besançonetik, Mairot (2), Cusset, Thsimanga, Robert (2) eta Corovic). Dembelek txartel gorria ikusi zuen.

Markagailua bost minuturo: 2-2, 5-6, 7-7, 10-10, 11-13, 15-15; 18-17, 19-21, 20-22, 23-24, 24-25, 24-27.

Gertakariak: 1.850 ikusle batu dira Josean Gasca kiroldegian EHF European League txapelketako kanporaketa ikusteko, itzulerako patida.