Donostiako Udalak La Sirena aterpetxea egun batzuetan bakarrik irekitzen duela salatu du Harrera Sareak egunotan; tenperaturak oso baxuak diren arren, etxegabeak kalean lo egitera behartuta daude. Ostiralean ere ez dutela ireki salatzeko kontzentrazio zaratatsua egin dute iluntzean udaletxe aurrean.
Hortaz, La Sirena gaur gauean eta neguko egun guztietan irekita egon dadin exijitu dute eta Udalak «benetako elkarrizketa bat» izan dezala etxerik gabeko pertsonekin lan egiten duten erakundeekin, pertsonen eskura jarri beharreko baliabideei buruz.
Salatu dutenez, astebururako aurreikusita dauden tenperatura minimoak La Sirena irekita egon den egun batzuetakoa baino baxuagoa da eta «tenperatura zenbat gradu igo edo jaisten den eztabaidatzen duen gerra batean sartzea ez da onargarria» sarearentzat.
Aterpetxea itxita egoteko Udalaren justifikazioa aurrekontu falta dela diote eta hori ez dela «bidezkoa» deritzote. «Udalak onartutako aurrekontu bolumena» kontuan hartuta, La Sirenarentzat bideratu beharreko diru-kopurua oso txikia izango litzatekeela defendatu dute.
«Udalak ez du inoiz gai honi buruzko eztabaidarik sortu nahi izan eta jartzen dituzten baliabideei buruzko diskurtsoa hedabideetan bideratzera mugatzen dira. Baina, zer gertatzen da eskaintza horren kanpoan geratzen diren ehunka pertsonekin? Ez dago inoiz erantzunik horretarako», salatu dute.
Bide batez, hiriaren izaera «elitista» azpimarratu dute, «postaleko irudia» transmititu nahi duelako eta, «noski, hotzez ez hiltzeko lekurik sinesgaitzenak bilatu behar dituzten pertsona horiek guztiak ikusarazteak irudia zikintzen du».

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Kilian Jornetek ezkutuko karta bat erakutsi du muturreko eskian

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
