
Gozogintza ikusiarazteko helburuz, Gozoa Gipuzkoako gozogileen elkarteak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak elkarlan berria abiatuko dute datorren astelehenean, apirilaren 17an: XVI. mendeko bale txalupa baten txokolatezko erreplika eraikitzeari ekingo diote, Pasaiako faktorian.
Ohar bidez adierazi dutenez, Gozoa-ren ardatz nagusienetakoa sektorearen ikusgarritasuna lortzea da eta helburu horrekin abiatu dute proiektua, Albaolarekin elkarlanean.
Nabarmendu dutenez, txokolatezko bale txalupa bat eraikitzea euskal itsas historiaren «beste elementu garrantzitsu bat» gogora ekartzeko modua ere bada, «kakaoarekin eta kakaoa euskal itsasontzietan Europara iristearekin lotua, XVIII. mendean jada. Gertakari horiek izango dira gastronomia gozoaren sektorearen eta gure itsas eta merkataritza-historiaren arteko lotura horri sendotasuna emango dion kontakizunaren oinarria».
Hala, gogora ekarri dute Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra 1728ko irailean eratu zela euskal merkatarien eskutik. Konpainia honek Vernezuelarekiko merkataritzaren monopolioa izan zuen 1730etik 1785era, eta, nabarmendu dutenez, eragin handia izan zuen herrialdearen garapen ekonomiko, kultural, zientifiko, sozial eta politikoan. Garai batean aipatu Konpainiak egoitza Pasaian izan zuela ere ekarri dute gogora: «Kakaoaren inportazioen gaineko monopolioa kontrolatzen zuen eta, beraz, Europan kontsumitzen zen txokolatea bertako portuetatik sartzen zen».
Bale txaluparen proiektuaren bidez, «euskal itsas historiaren eta gastronomiaren historia birsortu» egingo dutela jarri dute balioan.
Mila bosteun kilo txokolate
Albaolan eraikiko duten bale txaluparen gaineko zenbait xehetasun ere ezagutarazi dituzte. Txalupak zortzi metroko luzera izango duela eta berau eraikitzeko 1.500 kilo txokolate erabiliko dituztela azaldu dute, batetik. Bestetik, proiektuak bi zuzendari izango dituela jakinarazi dute, Lorena Gomez batetik, gastronomia gozo artisauaren proiektuaren zuzendari gisa, eta Xabier Agote bestetik, Albaolaren aldetik.
Txalupa eraikitzen Gozoako Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Lapurdiko eta Nafarroako artisauek hartuko dute parte eta hauen alboan Albaolako bi teknikari ariko dira, txokolategileei eraikuntza-teknikekin laguntzeko. Hiru historialari ere izango dituzte alboan, Antton Azpiazu (txokolatearen euskal historian aditua), Xabier Alberdi (euskal itsas historian aditua) eta Montserrat Garate (Caracasco Konpainia Gipuzkoarraren eta bere itsasontzien historian aditua).
Esan bezala, bale txalupa eraikitzen astelehenean hasiko dira eta bisitariek eraikuntza prozesua jarraitu ahalko dute, asteazkenetik larunbatera, 15.00etatik 18.00etara bitartean.
Bale txalupa ekainaren 1erako amaitua egotea espero dute eta egun horretarako ekitaldi berezia antolatu dute: txokolatezko bale txaluparen botadura egingo da eta Pasaiako badian nabigatuko du ontziak, Albaolako itsasontzien babesean.

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Dos heridos graves tras sufrir el ataque de un jabalí en el nacedero de Arteta, en Ollaran

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Suecia ya siente los desafíos de una sociedad sin dinero en efectivo

Esperanza y sensacionalismo orbitan el exoplaneta K2-18 b
